Antzerki-DantzaPlaza Zaharra

BLOCK + LAU EME + POOL - GAU GIRO

Antzerki-DantzaPlaza Zaharra

BLOCK + LAU EME + POOL - GAU GIRO

Tolosa 20400 Gipuzkoa

*  BLOCK - LEIRE OTAMENDI +  AMAIA ELIZARAN

Dantza garaikidea komunikazio hizkuntza bezala hartuta, proiektuak abiapuntu espezifiko bat du: gorputza.

Bi emakumek osatzen dute “Block”. Bi emakume hauek gorputzaren bitartez dute erlazioa, kontrako indarrak eta blokeoak sortuz. Guzti hori, erresistentzia horietan oinarritutako hizkuntza propioa eraikitzeko helburuarekin.

Blokeatu, oztopatu, eragotzi, ibilgetu, bakartu...

Pertsona batek bere bizitzarekin aurrera egitea oztopatzen du blokeo batek eta horrek hainbat eratan eragina izan dezake.

Gizakiok, batzuetan, nahi duguna adierazteko zailtasunak izaten ditugu, baita gauzei zentzua aurkitzeko zailtasunak ere.

FITXA ARTISTIKOA:

Zuzendaria: Amaia Elizaran

Dantzariak: Leire Otamendi, Amaia Elizaran

Musika:Lander Zalakain (Belako)

Musika ekoizpena: Josu Ximun (Belako)

Kanpoko begirada: Marti Güell

Iraupena: 18 min

Laguntzaileak: Eusko Jaurlaritza / KARRIKAN / Dantzagunea / Donostia Kultur

 * LAU EME - HAATIK

Lau emakume, lau emakume borrokan. Haien eskubideengatik borrokan.

Aurrerapen handiak izan arren, lorpenak izan diren arren, erne jarraitu behar da, zelatan egoteari utzi gabe.

Amore eman gabe…

Dagoeneko ez dira familiaren eta seme-alaben zaintzaile hutsak. Apurka haien lan baldintzak hobetzen doaz, sufrituako korse eta jantzi deserosoetaz aske dira eta pixkanaka gizartearen erabakietan zer-esana dute.

BAINA AMAITU AL DIRA BORROKA EGITEKO ARRAZOIAK?

EZ

Oraindik, matxismoaren arrastoak gizartean diraute emakumeen lan eta bizi baldintzak kaltetuz.

BERDINTASUNA ALDARRIKATUZ, BORROKA EGIN ZUTEN EMAKUME ETA SUFRAGISTA GUZTIENGATIK,

GARRAXI EGIN DEZAGUN!

BIDEOA

FITXA ARTISTIKOA:

Zuzendaria: Aiert Beobide

Dantzariak: Irati Sorondo, Anne Jauregi, Nagore Zabala eta Amaiur Luluaga

Estilismoa: Ramón García

Produkzioa eta diseinu grafikoa: Iurre Aranburu

Teknika arduraduna: Anartz Beobide

Iraupena: 20 min

 * POOL - AMAIA ELIZARAN eta XABIER ZEBERIOA

Musikak eta dantzak bat egiten duten dantza garaikideko pieza bat da “ pool” .Amaia Elizaran dantzariaren eta Xabier Zeberio musikariaren arteko lana da eta bertan inprobisazioen bitartez hizkuntza koreografiko bat bilatzen da.

“Likido bat forma zehatzik ez duen materiaren egoera da. Erraz aldatzen da eta berau barnebiltzen duen edukiontziaren arabera definitzen da”

“Giza gorputza %70a ura da”

Zerk definitzen gaitu? Non aurkitzen da bakoitzaren singulartasuna eta besteengandik bereizten gaituen hori?

Gure inguruneak baldintzatzen gaituen gizabanakoak gara, baina aldi berean, badugu horri kontra egiteko eta bizirauteko beste moduak ikertzeko gaitasunik ere.

BIDEOA

FITXA ARTISTIKOA:

Zuzendaria:Amaia Elizaran

Koreografia: Amaia Elizaran

Interpreteak: Xabier Zeberio, Amaia Elizaran

Musika: Xabier Zeberio

Jantziak: Xabier Mujika

Argazkiak: Rach Rodríguez

Iraupena: 15 min

Laguntzaileak: Gobierno Vasco, Dantzagunea

 

 

 

Informazioa
Plaza Zaharra
Nola iritsi
MusikaBox.A arte elkartea

BOX.A KONTZERTUAK

Ostirala, 2018(e)ko Aza 02 / 22:00
Pase gehiago badaude.
IkastaroakAranburu Jauregia - Udal Liburutegia

MUNDUKO EMAKUMEEN LITERATURA - JABETZE ESKOLA

Asteazkena, 2018(e)ko Aza 14 / 18:00 - 20:00
Pase gehiago badaude.
HaurrakTopic

BISITA GIDATU ANTZEZTUAK HAURRENTZAKO

Larunbata, 2018(e)ko Urr 20 / 11:30 - 13:30
Pase gehiago badaude.
IkastaroakSan Esteban auzo elkartea

BATUKADA FEMINISTA - JABETZE ESKOLA

Asteartea, 2018(e)ko Urr 30 / 18:30 - 20:30
Pase gehiago badaude.
BesteakTopic

BISITA GIDATU ANTZEZTUAK HELDUENTZAT

Larunbata, 2018(e)ko Urr 27 / 11:30 - 13:30
Pase gehiago badaude.
AzokakTrianguloa Plaza

IV. LANBIDE HEZIKETA AZOKA

2019/03/29 - 2019/03/30
10:00 - 14:00
Ostirala Larunbata