IkastaroakTolosaldea Lanbide Heziketa Institutua

BIZILABE TOLOSALDEA

IkastaroakTolosaldea Lanbide Heziketa Institutua

BIZILABE TOLOSALDEA

Tolosa 20400 Gipuzkoa

2020ko urritik 2021eko ekainera bitartean, 10-14 urte bitarteko gazteek zientzia eta teknologia proiektuak egiteko aukera izango dute ikertzaile profesionalen eta hezitzaileen laguntzarekin.

Eskualdeko industria sektorea sustatzea, eta bestetik, teknologiaren eta teknikaren alorrean kualifikazio handiko profesionalak sortzeko apustua egiten du proiektuak.

2020-2021 ikasturtean, Bizilabe Tolosaldea aisialdi-eskaintza jarriko da martxan Tolosaldeko udalen eta Tolosaldea Garatzenen zein Elhuyarren eskutik. Eskualdeko gazteek (2007 eta 2010 urteen artean jaiotakoek) zientziarekiko eta teknologiarekiko interesa eta motibazioa, ekintzailetasuna eta sormena landuko dute bertan. Horretarako, tailerretan parte hartu eta proiektuak egingo dituzte, STEAM (Science, Technology, Engineering, Art and Mathematics) arloetan profesionalak diren hezitzaileen laguntzarekin, haien gaitasunak garatu eta jabekuntzan aurrera egiteko.

Bestalde, eskualdeko industria sektorea sustatzeko eta teknologiaren eta teknikaren alorrean kualifikazio handiko profesionalak sortzeko apustua egiten du proiektuak.

Elhuyarrek 2011tik martxan duen gazteentzako ikerketa zentroen sarea da Bizilabe. Bilbon, Nerbioi-Ibaizabaleko herrietan eta Debabarrenako herrietan du eskaintza, eta, esan bezala, 2020-2021 ikasturtean, Tolosaldera iritsiko da. Proiektua abiatzeko, eskualdeko bi hirigune nagusietan irekiko dira Bizilabe zentroak, Tolosan eta Villabonan. Tolosako kasuan, Tolosaldea Lanbide Heziketa Institutuak berritu berri duen instalazioetan gauzatuko dira ekintzak.

Eskolak ostegunetan izango dira. 17:15etik 18:45era bitartean 2009 eta 2010 urteen artean jaiotakoek hartuko dituzte eskolak, eta 18:45etik 20:15era 2007 eta 2008 urteen artean jaiotakoek. Hilean 10 euro ordaindu beharko du ikasle bakoitzak.

Izen-ematea zabalik dago

Zabalik da jada Bizilabe Tolosaldea 2020-2021 eskaintzan izena emateko epea, Bizilabe Tolosaldearen webgunean: https://bizilabe.elhuyar.eus/eu/tolosaldea.

Guztira, 30 plaza eskainiko dira Tolosan. Izen-emateek eskainitako plaza kopurua gaindituz gero, itxaron-zerrenda osatuko da. Bestalde, izena ematerako orduan, honako lehentasunezko irizpideak kontuan hartuko dira: izen-emateen hurrenkera, genero aniztasuna (40/60 ordezkaritza) eta eskualdeko herrien arteko aniztasuna, biztanle kopurua kontuan izanik (plazen herena Tolosarentzat izango da).

Bizilabe Tolosaldearen inguruko informazio gehiago Bizilabe proiektuaren webgunean, bizilabe.tolosaldea@gmail.com helbidera idatzita edo 688 632 691 telefonora deituta eskura daiteke.

 

Informazioa
2020/10/01 - 2021/06/30
17:15 - 20:15
Aldizkakotasuna:
Tolosaldea Lanbide Heziketa Institutua
Nola iritsi
DeialdiakTolosako Kultur Etxea

ODOLEMAILEAK

Astelehena, 2020(e)ko Uzt 20 / 18:00 - 20:30
Pase gehiago badaude.