HaurrakLeidor zinema

BISONTE MASTODONTEAREN BILA - ENE KANTAK

HaurrakLeidor zinema

BISONTE MASTODONTEAREN BILA - ENE KANTAK

Tolosa 20400 Gipuzkoa

IRURAKO IKASTOLAK antolatuta.

Sarrerak urriaren 17an, osteguna, 10:00etatik aurrera!!!

Non: Leidorreko leihatilan eta internetez.

Bisonte-Mastodontearen bila euskarazko haur antzerki bat da, eta Nerea Urbizuk idatzi eta izen berbera duen liburuan oinarrituta dago. Honetan musikak garrantzi handia du. Aralar mendizerra Historiaurrean islatzen duen eszenografia ikusgarri bat, ikus-entzunezko euskarriarekin konbinatzen da.

Agertokian kobazulo handi bat eta su eder bat ageri dira, ilustrazio bizidunekin osatutako hondoak erakusten dituen pantalla batekin batera. Batzuetan dantzen koreografiak indartuko dituzte ilustrazio hauek, eta bestetan emanaldiko giro desberdinak sortuko dituzte: zeru izartsua, edo ekaitz bat, esaterako.

SINOPSIA

Suaren inguruan lo egin ondoren jaiki dira: taldea prest dago ehizera joateko. Oraingoan bai, oraingoan harrapatuko dute bisontea.

Isiltasuna nagusi, taldean doaz. Denak erne, bisonteari so. Prest daude, geziak bizkarretik hartu… o, ez, Axeri!!

Aire, Asto, Sator, Oki eta Axeri ez dakit gai izango ote diren bisontea harrapatzeko. Izan ere, Lehen Gizakien garaian arriskuak handiak ziren. Harrapatuko ote dute Bisonte-mastodontea? Ala Bisonte-mastodonteak harrapatuko ditu bost lagunak?

 

 

 

Informazioa
Leidor zinema
Nola iritsi