Besteak

BISITA GIDATUAK

Besteak

BISITA GIDATUAK

Tolosa 20400 Gipuzkoa

Abuztuaren 27ra bitarte, hiru dira astelehenetik larunbatera eskainiko diren bisita gidatuak. Lehena 10:00etan abiatuko da, eta Tolosako Alde Zaharreko txokoen historia azalduko du. Ondorengo biak Andre Mari elizan murgilduko dira. Baina izango dute berezitik bisita horiek, orain arte publikoarentzat ezezagunak ziren txokoak ezagutzeko aukera emango baita.

11:00etako bisitan, esaterako, elizako organoa eta bobedak bisitatuko dira. Berregokitze lanak egin dituzte bertan, bisitariak jaso ahal izateko. 12:00etako bisitan, berriz, Eugenio Maria Azcue margolariak XIX. mende erdialdean egindako artelanak erakustearekin batera, Gipuzkoako Artxiboa izan zenaren museo txiki batek ateak zabalduko dizkiete bisitariei.

Bisitak taldeka egin beharko dira, eta aurretiaz hitzordua eskatu beharko da. Hala ere, eta lekurik bada betiere, unean bertan gerturatzen denak ere egin ahal izango du ibilbidea. Hori bai, segurtasuna bermatzearren, bisitan zehar musukoa eramatea derrigorrezkoa izango da.

Tolosaldeko biztanleentzat doakoak izango dira bisitak; aldiz, eskualdetik kanpo bizi direnek hiru euro ordaindu beharko dituzte (BEZ barne). 15 pertsonatik gorako taldeei, 4 eta 16 urte bitarteko haurrei, erretirodunei, langabeei, eta Nekatur eta Basquecard txartela dutenei, berriz, 1,5€-ko tarifa murriztua aplikatuko zaie. Lau urtetik beherakoentzat eta irakasleentzat doakoak izango dira. Bisita guztiak elebitan izango dira, eta bisitarien arabera egokituz joango dira gidak. Txartelak Andre Maria plazako Turismo Bulegoan erosi ahal izango dira.

 

Tolosako bisita gidatuen eskaintza - 2020ko uda

10:00

Alde Zaharra

11:00

Andre Maria eliza: organoa eta bobedak

12:00

Andre Maria eliza. Azkueren margolanak, Gipuzkoako artxibo ohia eta museoa

Antzerki-DantzaLeidor Zinema

GO! AZEN 7.0 KONTZERTUA

Larunbata, 2021(e)ko Urt 09 / 12:00
Pase gehiago badaude.
IkastaroakSan Esteban auzo elkartea

BATUKADA FEMINISTA - JABETZE ESKOLA

Asteartea, 2020(e)ko Abe 15 / 18:30 - 20:30
Pase gehiago badaude.
BesteakAranburu Jauregia - Udal Liburutegia

IRAKURKETA KLUBA

Asteartea, 2020(e)ko Abe 15 / 18:00
Pase gehiago badaude.
IkastaroakTolosako Kultur Etxea