DeialdiakTolosa

BISITA GIDATUA: ADUNAKO URALDE HUA (HONDAKIN UREN ARAZTEGIA)

DeialdiakTolosa

BISITA GIDATUA: ADUNAKO URALDE HUA (HONDAKIN UREN ARAZTEGIA)

Tolosa 20400 Gipuzkoa

Azaroaren 16tik 24ra Hondakin Prebentziorako Europako Astea ospatzen dela eta Azaroak 24an, Uralde araztegia ezagutzeko bisita antolatu du Tolosako Udalak.

Gure etxeetara iristen den ura nondik datorren eta nola prestatzen den edangarria izateko ezagutzeko aukera izan genuen martxoan Ibiurrera antolatutako bisitan. Oraingo honetan ur zikinak garbitzeko ematen diren pausoak eta tratamendu ezagutuko ditugu.

Tolosaldeko udalerrien saneamendu-sistemaren kolektoreen ur guztiak araztegi honetara bidaltzen dira, hemen ur zikin hauek garbitu egiten dira ibaira isuri aurretik honi esker, ibaiaren egoera hobera egin du azken urteotan.

Eskualdeko uren kudeaketaren azken urratsa ezagutzeaz gain, uraren balioa eta uraren erabilpenaren arduratsua bultzatzea da bisita honen helburua.

Bisita doan da eta parte hartzeko, aldez aurretik izena eman beharko da:

  • Eguna: Azaroak 24, igandea
  • Autobusa: 10:00etan (Santa Klara). Itzulera 12:30 inguru.
  • Bisita pertsona guztientzako irekia da.
  • IZEN-EMATEAK: tolosakoingurumenzentroa@gmail.com  korreoa bidali edo 687 702 049 deitu. (aipatu ea euskaraz ulertzen duzun)

Informazioa
Musika

EÑAUT ELORRIETA eta ALOS QUARTET

Larunbata, 2026(e)ko Urt 03 / 19:00
Antzerki-DantzaLeidor zinema

GO! AZEN 12 - KONTZERTUA

Larunbata, 2026(e)ko Urt 10 / 12:00
Pase gehiago badaude.
IkastaroakANDRAGORA Tolosaldeko Emakumeen Etxea

EMAKUMEENTZAKO JABETZE ESKOLA. EUSKAL EMAKUME IDAZLEEN IRAKURKETA FEMINISTA TALDEA

Asteazkena, 2025(e)ko Abe 10 / 18:00 - 20:00
Pase gehiago badaude.
HaurrakLeidor zinema

ZERUA LAPURTU DUTE - PIRROTX, MARIMOTOTS, PUPU ETA LORE

Larunbata, 2026(e)ko Urt 31 / 11:00
Pase gehiago badaude.