BesteakTopic

BISITA GIDATU ANTZEZTUAK HELDUENTZAT

BesteakTopic

BISITA GIDATU ANTZEZTUAK HELDUENTZAT

Tolosa 20400 Gipuzkoa

Familiei zuzendutako bisita gidatu antzeztuen arrakastaZ ikusirik,   aurten,   estreinekoz  eta  Topic-eko  programa  barruan,  helduei zuzendutako bisita gidatu antzeztuak martxan jarri ditugu. Bertan, modu atsegin eta entretenigarri  batean  gure  museoa  ezagutu  ahal  izango  duzue,  baita  museoko  pertsonaia  ezberdinak  ere. Antzezle bat, museo honetan bizi izan den pertsonaia  historiko  baten  paperean  sartuko  da,  bisitariak  ibilbidean  zehar  gidatuz.  Modu  honetan  eta  ordu  betez,  Topic-era  hurbiltzen  den edonork museoa eta eraikinaren historia modu  berezi  batean  bizi  eta  ezagutu  ahal  izango du.

Bisitak hilean behin egingo dira larunbatetan 11:30etan euskaraz, eta 12:30etan gazteleraz; goran  adierazita  dator  egutegia.  Ordubete iraungo du bisitaldi bakoitzak.

Izena emateko, aldez   aurretik   gurekin   harremanetan   jarri behar  zarete:  telefonoz  943  650  414  edota e-mailez cit@cittolosa.com.

Talde bakoitzak 5 lagunekoa izan behar du gutxienez, eta 15ekoa gehienez. Prezioa pertsonako: 7€

Aurretiko   erreserbarekin,   bisita   antzeztua nahieran egiteko aukera ere badago (taldeak: 100€ - gehienez 15 pertsona).

Data: 29/09/2018 - 27/10/2018 - 24/11/2018 - 22/12/2018 - 26/01/2019 - 23/02/2019 - 30 /03/2019

Aste Santuan: 21/04/2019 - 25/05/2019 - 09/06/2019

Informazioa