BesteakTopic

BISITA GIDATU ANTZEZTUAK FAMILIENTZAT

BesteakTopic

BISITA GIDATU ANTZEZTUAK FAMILIENTZAT

Tolosa 20400 Gipuzkoa

Iaz bezala 2018-2019 ikasturte honetan TOPIC-ek, publiko familiarrari eskainitako bisita gidatu antzeztuak jarduerarekin jarraituko du. Gure ustez, zentzu handia duen jarduera bat da, batez ere gure Zentroak arte-disziplina jakin batean, antzerkiaren esparruan, diharduelako. Hala, nahi duten bisitariei ibilbidea egiten lagunduko diegu Txotxongiloen Etxean barrena, bisita gidatu antzeztua eginez eta leku magiko hau ezagutara emanez, eta bisitan datozkigunei esperientzia ahaztezina bat eskainiz.

Bisitak hilean behin egingo dira –larunbatetan 11:30etan euskaraz, eta 12:30etan gaztelaniaz–; goran adierazita dator egutegia. Ordubete iraungo du bisitaldi bakoitzak. Izena emateko, aldez aurretik gurekin harremanetan jarri behar zarete: telefonoz 943 650 414 edota e-mailez cit@cittolosa.com. Talde bakoitzak 5 lagunekoa izan behar du gutxienez, eta 15ekoa gehienez. Prezioa pertsonako: 7 € helduak /5 € haurrak.

Aurretiko erreserbarekin, bisita antzeztua nahieran egiteko aukera ere badago (taldeak: 100€ - gehienez 15 pertsona).

Datak:

22/09/2018 - 20/10/2018 - 17/11/2018 - 15/12/2018  - 19/01/2019 - 16/02/2019 - 23/03/2019 

Aste Santuan - 20/04/2019 - 18/05/2019  - 08/06/2019  

Informazioa