BesteakZerkausia

BISIGU ETA SAGARDO FESTA

BesteakZerkausia

BISIGU ETA SAGARDO FESTA

Tolosa 20400 Gipuzkoa

Maiatzaren 31tik eta ekainaren 2ra ospatuko da Tolosako Bisigu eta Sagardo Festa, kostaldea eta nekazal giroa uztartzen dituen ekitaldiz jositako egitarau batekin. Ekitaldi horien guzien berri aurrerago emango badugu ere, jakitera eman nahi dugu otorduetarako tiketak jada salgai daudela Tolosaldea Tour-en.

Batetik sagardoarekin maridaje-afaria izango da, hilaren 31n, 20:00etan Txinparta elkartean, 27 euroko prezioan. Bestetik Tolosako Zerkausian bisiguaren menua dastatzeko aukera izango da larunbat eguerdian, gauean eta igande eguerdian, 55 euroren truke.

Tiketak Tolosaldea Tour-en bulegoan erreserbatu ahal izango dira, baita telefonoz 943 697 413 zenbakia edota korreo elektronikoz tour@tolosaldea.eus helbidea erabiliz ere .

Bisigu Menua (55 Euro)

  • Antxoak Gatzetan
  • Tomate entsalada hegaluzearekin
  • Zainzuria Nafarroa A.G.B.
  • Bisigua Parrillan
  • “Bixigoxo” postrea
  • Edarietan: Heras Cordon (kriantza), Gaintza (txakolina), Insalus (ura),Irigoien-
  • Herrera eta Tolosaldeko sagardotegi guztietako sagardoa eta Zabala (kafea).

Sagardoarekin Uztartze Afaria (27 euro)

  • Nafarroako Zainzuriak
  • Antxoak
  • Bakailao ajoarrieroa tenperatura baxuan egositako arrautzarekin
  • Xolomoburua
  • Postrea: Gorrotxategik prestatutako berezitasuna
  • *Plater bakoitza sagardo edo deribatu batekin aterako da

Informazioa
Zerkausia
Nola iritsi