BesteakZerkausia

BISIGU ETA SAGARDO FESTA

BesteakZerkausia

BISIGU ETA SAGARDO FESTA

Tolosa 20400 Gipuzkoa

BISIGU ETA SAGARDO FESTA - TIKETAK SALGAI

Bisigua eta Sagardo Festa ospatuko da Tolosan, maiatzaren ​ 31tik ekainaren 3ra, kosta eta nekazal giroa elkartuko dituen ekitaldiez jositako programazio batekin.

Festa girotuko duten ekitaldien berri aurrerago  emango badugu ere, jakitera eman nahi dugu otorduetarako tiketak jada salgai daudela Tolosaldea Tour-en.

Batetik sagardoarekin maridaje-afaria antolatu da ostegun gauerako Txinparta elkartean, 25 eurotan.

Bestetik Tolosako Zerkausian ​ bisiguaren menua dastatzeko aukera izango da larunbat eguerdian, gauean eta igande eguerdian 55 eurotan.

Tiketak telefonoz 943 697 413 zenbakian  edota korreo elektronikoz tour@tolosaldea.eus helbidean erreserbatu daitezke.

* Bisigu Menua (55 Euro)

Antxoak Gatzetan

Tomate entsalada hegaluzearekin

Zainzuria Nafarroa A.G.B.

Bisigua Parrillan

“Bixigoxo” postrea

Edarietan: Heras Cordon (kriantza), Gaintza (txakolina), Insalus (ura), Irigoien-Herrera (sagardoa) eta Zabala (kafea).

 *Sagardoarekin Uztartze Afaria (25 euro)

Urdetxe lontxeatuak: txorizoa eta urdaiazpikoa

Nafarroako Alkatxofak

Sagardoz Sorbetea

Urdetxe xolomoburua

Gazta dastatzea sagar dultzearekin

*Plater bakoitza sagardo edo deribatu batekin aterako da

Informazioa
Zerkausia
Nola iritsi