HitzaldiakTolosako Kultur Etxea

BIGARREN SEXUA: ORAIN ETA ATZOKOA - MARTXOAK 8

HitzaldiakTolosako Kultur Etxea

BIGARREN SEXUA: ORAIN ETA ATZOKOA - MARTXOAK 8

Tolosa 20400 Gipuzkoa

EMAKUMEEN NAZIOARTEKO EGUNA - MARTXOAK 8 

Antolatzaileak: Tolosako Berdintasun Saila, Tolosaldeko Asanblada Feminista eta Eskualdeko eragile, talde eta norbanako feministak.

LIBURU AURKEZPENA

Irene Arrarats eta Uxue Alberdi

 

EMAKUMEA EZ DA GEHIAGO JAIOTZEN

Feminitatea eraikuntza kultural bat dela eta emakumearen zapalkuntzaren muina hor datzala bistaratu zuen Simone de Beauvoirrek 'Bigarren sexua'-n. 70 urte dira plazaratu zuela, eta urtemugarekin bat heldu da euskarara feminismoaren lan fundazionaletako bat den hori, Irene Arrarats Lizeagaren itzulpenarekin.

«Simone de Beauvoirren destinoa bitxia da», Irene Arrarats Lizeaga itzultzaile eta BERRIAko euskara taldeko arduradunak (Hernani, Gipuzkoa, 1967). «Familia dirudun batean jaio zen, baina, gaztetxoa zela, familiak kiebra jo zuen, dezente pobretu ziren, eta aitak bi ahizpei esan zien: 'Sentitzen dut, baina ez zarete ezkonduko, ez duzue doterik izango; ikasi egin beharko duzue, eta lan egin beharko duzue'». Eta erdi barrez itzultzaileak: «Desgrazia bat ematen zuen, eta, gero, seguru nago, Simone de Beauvoir oso pozik egongo zen gauzak horrela gertatu zirelako». Horri esker izan zuen aukera filosofia ikasteko, irakasle ibiltzeko, bere bidea egiteko. Eta horrela heldu zen feminismoaren testu fundazionaletako bat ematera: Bigarren sexua. 800 orrialdeko bi liburuki —Egitateak eta mitoak eta Bizi izandako esperientzia—, eta hamaika gairen disekzio zorrotza. Euskarara heldu berri da, argitalpenaren 70. urtemugarekin bat eginda, eta, denbora egon arren tartean, agerikoa da haren gaurkotasuna. «Bizi-bizirik dagoen liburu bat da, asko pentsarazteko bidea ematen diguna, oraindik ere». SEGI IRAKURTZEN

 

 

 

 

Informazioa
Tolosako Kultur Etxea
Nola iritsi