IkastaroakTopic

BETI IKASTEN

IkastaroakTopic

BETI IKASTEN

Tolosa 20400 Gipuzkoa

Beti Ikasten elkarteak urriaren 4an hasiko du ikasturtea eta irailaren 30a bitarte eman daiteke izena. Ikasturte hasierako ekitaldia 10:00etan izango da, Topic zentroan.

Beti Ikasten 2010ean sortutako irabazi asmorik gabeko kultura elkartea da. Elkartearen helburua da pertsona helduen norbanako eta taldeko gaitasunen garapena ahalik eta hoberen sustatzen laguntzea, «beti ere bazterkeria saihestuz eta gizartearen parte hartzea bultzatuz». Hori lortzeko hainbat hitzaldi eta saio izaten dituzte eta astearte eta asteazkenetan egiten dituzte saioak, 10:00etatik 12:00etara, Topic zentroan. Urrian hasi eta maiatzera bitarte ariko dira, eta urteko matrikula 150 eurokoa da.

Parte hartzeko edota informazio gehiagorako bikastentolosa@gmail.com helbidera idatzi daiteke

Informazioa