Antzerki-DantzaTopic

BEETHOVEN

Antzerki-DantzaTopic

BEETHOVEN

Tolosa 20400 Gipuzkoa

BEETHOVEN - BABEL TEATRO (Argentina)

Beethoven da Babel teatro txotxongilo taldeak dakarkigun proposamen berria; hain zuzen ere, Ludwig van Beethoven musikari bikainaren bizitza erakusteko. Obran zehar modu ludikoan ikusiko dugu konpositore itzelaren bizitza, eta haren musika zoragarriaren menpe jaustera gonbidatuko gaitu. Belarriak erne entzuteko obra da hau! Beethoven erretaula eraikitzeko, Vertep Antzerkiaren espazio eszenikoa eta manipulazio teknikak landu genituen. Ludwing van Beethovenen Vienako etxea egokitu genuen taulara 1:12 eskalan, hain zuzen ere, haren bizitza leiho txikietan barrena berreskuratu eta espiatzeko asmoz.

Vertep antzerkia (antzinako eslabiarretik dator hitza: leku ezkutua, zuloa, leizea) eskala txikiko erretaula bat da, eszenatoki maila desberdin batzuk dituena. Txotxongiloak karriletatik mugitzen dira bertan. Txotxongilolaria ez dago ikusterik, eta pertsonaien sarrera-irteerek osatzen dute ekintza.

Gomendatutako adina: Familiarra

Hizkuntza: Gaztelaniaz

Iraupena: 37 min.

TAILERRA + IKUSKIZUNA

Sarrerak: Topiceko leihatilan eta internetez