Besteak

BEANTATUZ - NAZIOARTEKO KALE ARTE JAIALDIA

Besteak

BEANTATUZ - NAZIOARTEKO KALE ARTE JAIALDIA

Tolosa 20400 Gipuzkoa

  • Programazioaren barruan bi mural egingo dira: bata Plaza Zaharra-n eta bestea Zumardian. Bietan Emily Read gonbidatutako artistak hartuko du parte. Renaud Harrison-en, Art Fix, 'Hirian hazi' erakusketa ere nabarmentzekoa da.
  • Edizio honetan Haurren Hiria ekimenarekin interkonexioa egingo da; aurtengo ikasturtean belaunaldi-artekotasuna landu dute.
  • Tolosako Udala, Barrabun Kultur Elkartea, Gko Gallery, BOXa eta Art Fix-en artean antolatua.

Arteak kaleak beteko ditu Tolosan sanjoanetako lehenengo asteburuan. Ekainaren 14tik 17ra Beantatuz Kale Artearen Nazioarteko zazpigarren jaialdiak erakusketak eta muralak bateratuko ditu herriko leku ezberdinetan. Gainera, edizio honetan, Haurren Hiria ekimenarekin interkonexioa egingo da, non aurtengo ikasturtean belaunaldiartekotasuna landu duten eta Emily Read artista kanadarra izango den protagonista.

Tolosako Udala, Barrabun Kultur Elkartea, Gko Gallery, BOXa eta Art Fix-en artean antolatutako festibalak, betidanik izan du oinarritzat kultura, ohitura, hizkuntza eta adin ezberdinetako pertsonen arteko kolaborazioa bilatzeko xedea: “arteak eta kreazio-ekintzek balio dezatela elkartze eta bateratzerako oinarritzat. Elkar ulertzeko eta kolaboraziorako oinarritzat eta baita adierazpen artistiko eta sozio-kulturalerako ere”.

Programazioaren barruan bi mural egingo dira: bata Plaza Zaharra-n eta bestea Zumardian. Bietan Emily Read gonbidatutako artistak hartuko du parte. Lehenengoan oinarritzat bere “Not so hopeless” proiektua hartuko da zeina munduan zehar animaliak salbatzeko dauden ekimenetan funtsatzen den. Bigarren murala, Zumardi Handian, artista eta HAURREN HIRIA-ko partaideen artean egingo da. Azken mural honek ekimen osagarri bat izango du; “Not So Hopeless” ekimena azalduko da eta arazo honi buruzko erreflexiora bultzatuko da. Gure inguruko Hiria + Natura aztertuko dira eta ateratako ondorioetatik mural bat egingo dute elkarrekin.

Renaud Harrison-en, Art Fix (Kanada), “HIRIAN HAZI erakusketa kolektiboa ere ikusgai egongo da. Bertan, “haurtzaroari buruzko hausnarketa egiteko gonbidapena egiten da, umeak eta hiria, umeak eta aiton-amonak eta haurtzaroko oroitzapen beldur eta txundidurak erabiliz oinarritzat”. Erakusketa hau Gko Gallery-n egongo da denbora laburrez, baina 10 obrarik esanguratsuenen kopiak Tolosako leku ezberdinetan kokatuko dira, horrela erakusketa kalera atereaz.

Etorriko diren artistak:

  • Vadim Leukhin - Errusia
  • Pascal Leo Cormier - Kanada
  • Shane Watt - Kanada
  • Emily Read - Kanada
  • Thomas Lateur ( Laura Lhuillier-ekin elkarlana) - Frantzia
  • Imanol Aizpuru – Euskal Herria
  • Jose Enguidons - Espainia
  • Bruno Malfatti - Brasil
  • Cryote - Kanada
  • Alejandro Hidalgo - New-York/Costa-Rica

 

PROGRAMA

*14 / 06 / 2018 Osteguna

Mural Udaletxe Plaza | Emily Read 16:00 - 20:00

 

*15 / 06 / 2018 Ostirala

Mural Udaletxe Plaza | Emily Read 10:00 - 14:00

 

*16 / 06 / 2018 Larunbata

Mural Udaletxe Plaza | Emily Read 10:00 - 14 :00

 

*17 / 06 / 2018 Igandea

Mural Zumardia “Haurren Hiria” | Emily Read + Haurrak 10:00 - 16:00

Serigrafiaz gure zapia kolorez “Haurren Hiria” | GKo + Haurrak 10:00 - 16:00

 

Emily Read

www.emily-read.com

Emily Read, Barrie, Ontario, Kanada. Emilyren lanak errealismoaren eta abstrakzioaren arteko oreka lortzen du. Ohikoak dira bere artean naturaren hauskortasuna eta boterea.

Artista honek bere lanak bakarkako eta beste artista batzuekin batera egindako erakusketak aurkeztu ditu Kanada, Estatu Batu, Europa, Adia eta Australian. Emilyk hainbat nazioarteko sari irabazi ditu akuarelaz egindako bere serieagatik. Berriki, bere 'Night Sun' lanak Canadian Watercolor Societyko 2. saria jaso zuen eskuz egindako lanen sailean. Emilyk bere lana Louvren erakustea lortu zuen eta Times Squareko eraikin batean proiektatu zen.

Gaur egun, Montreal, Kanadan bizi eta bere estudio lanarekin jarraitzen du hurrengo erakusketak prestatzeko. Bere oraingo akuarela seriea desagertzeko arriskuen dauden animaliak salbatzen dituzten gizakien istorio baikorretan oinarritzen da. Hauek dira munduko hiri ezberdinetako paretetan islatzen dituen lanak. Biztanleen eta ingurukoen artean kontzientzia sortzen duten lanak.

 

 

  •