BATUKADA FEMINISTA - JABETZE ESKOLA
Formatzailea: Ainara Sarasketa Alberdi
Egunak: Martxoak 28; apirilak 18; maiatzak 9, 23; ekainak 6 eta irteera (asteartea). 6 saio
Ordutegia: 18:30-20:30
Lekua: Laskorain Ikastola (Usabal)
Hizkuntza: Euskara
Matrikula: 10€
Ikastaroaren helburuak dira emakumeon arteko harremanak eta elkartasuna sustatze, musikaz gozatu eta gozaraztea, gure irudimena eta sormena garatzea. Horrez gain, auto-garapena eta taldekako jabetzea bultzatzea, emakumeok kulturan dugun parte hartzea indartzea, eta emakumeok eta feministok ikusiak eta entzunak izatea esparru publikoan.
IZEN-EMATEA ETA MATRIKULA
Izen-ematea interneten bidez egin behar duzue, eta jarduera hasi baino bi egun lehenago arte daukazue aukera.
Hauxe duzue esteka: https://www.tolosakoudala.org/berdintasuna/
Internet bidez izena emateko zailtasunik izanez gero, informazioa eta laguntza eska ditzakezue telefonoz deituta edo posta elektroniko bat bidalita.
Tolosako Kultur Etxea: 943670383.
Tolosako Berdintasun Saila: berdintasuna@tolosa.eus
Izena eman ondoren, matrikula ordaindu ahal izango duzue Kultur Etxean, kreditu-txartelaren bidez.
Jarraiguzu:
Facebook: Tolosa Berdintasuna
Twitter: @BerdinBerdin
OHARRA: Printzipioz, jarduera guztiak aurrez aurrekoak izango dira, eta beharrezko edukiera eta osasun-neurriak errespetatuko dira. Osasun-egoera berri baten kasuan, jarduera edo saio batzuk modu birtualean eskainiko dira. Telematikoki parte hartzeko, ordenagailu edo telefono mugikor bidezko wifi konexioa behar duzue. Izena eman duzuenekin harremanetan jarriko gara.
Nola iritsi