IkastaroakSan Esteban auzo elkartea

BATUKADA FEMINISTA - JABETZE ESKOLA

IkastaroakSan Esteban auzo elkartea

BATUKADA FEMINISTA - JABETZE ESKOLA

Tolosa 20400 Gipuzkoa

TOLOSAKO JABETZE ESKOLA   - UDABERRIA

BATUKADA FEMINISTA

Prestatzaileak: Arantxa Vicedo Rubio eta Ainara Sarasketa Alberdi

Egunak: Urriak 6, 20; azaroak 3, 17, irteera; abenduak 15, 22; urtarrilak 12, 26; otsailak 9, 23 (asteartea)

Ordutegia: 18:30-20:30

Lekua: San Esteban Auzo Elkartea (Ferialekua)

Hizkuntza: Euskara

Matrikula: 10€

Ikastaroaren helburuak dira emakumeon arteko harremanak eta elkartasuna sustatze, musikaz gozatu eta gozaraztea, gure irudimena eta sormena garatzea. Horrez gain, auto-garapena eta taldekako jabetzea bultzatzea, emakumeok kulturan dugun parte hartzea indartzea, eta emakumeok eta feministok ikusiak eta entzunak izatea esparru publikoan.

 

Argibideak eta matrikula

Izen ematea irailaren 14tik aurrera

Jarduera hasi baino bi egun lehenago bukatuko da izena emateko eta matrikula egiteko epea, Tolosako Kultur Etxean. Matrikula ordainduko da izena emateko orduan.

Informazioa eskatzeko, hots egin ondoko telefono zenbakira edo mezua bidali posta elektronikora:943670383 / berdintasuna@tolosa.eus

 

Haurtzaindegi zerbitzua

Dohaineko haurtzaindegi-zerbitzua egongo da, aurretik izena eman eta eskatuta.

 

Jarraiguzu

Facebook: Tolosa Berdintasuna

Twitter: @BerdinBerdin

 

OHARRA: Jarduera guztiak aurrez aurrekoak dira. Osasun-alarma egoera berri baten kasuan, jarduera edo saio batzuk modu birtualean eskaini ahal izango dira. Telematikoki parte hartzeko, ordenagailu edo telefono mugikor bidezko wifi konexioa behar duzue. Izena eman duzuenekin harremanetan jarriko gara.

 

 

Informazioa
San Esteban auzo elkartea
Nola iritsi