BesteakTolosako Kultur Etxea

BARKAMENA EXISTITUKO BALITZ BEZALA - TERTULIA LITERARIOA

BesteakTolosako Kultur Etxea

BARKAMENA EXISTITUKO BALITZ BEZALA - TERTULIA LITERARIOA

Tolosa 20400 Gipuzkoa

Urteko lehen tertulia literarioa urtarrilaren 29an izango da Tolosan. Mariana Travacioren ‘Barkamena existituko balitz bezala’ eleberria izango da irakurgaia. Liburuaren itzulpena Fernando Rey idazleak egin du.

Tertulia literarioa 19:00etan hasiko da Tolosako Kultur Etxean eta Yurre Ugarte izango da saioaren dinamizatzailea.

Barkamena existituko balitz bezala eleberriak giza izaera, indarkeria eta justizia ditu muin. Gorroto trinkotuei eta haiekin loturiko mendekuei buruzko istorio bat da, western paisaien unibertso batean gertatzen dena, lur mortuetan aditzen diren pauso-hotsak inguruan. Kontakizunaren tramak mantso egiten du aurrera eta gauza askotarako denbora uzten du: lurraz gozatzeko, eguzki kiskalgarriaren pean ipar-haizearen bultzada eta izerdi-tanten jarioa sentitzeko. Kontakizunaren hasieratik susmatzen dugu tragedia hurbil dela, nahiz eta ezin dugun jakin nolakoa, zenbaterainokoa. Eta aurrera goaz, dena lehertzen den arte.

Istorioa klasikoa da beharbada, baina Mariana Travaciok sentsazio sare indartsua ehundu du unibertso oso bat eraikitzeko: sakon-sakona, soila irudituagatik, eta harrigarri eta lazgarria, Comala oroitarazten diguna, baita Juan Rulforen sinbolismoa ere.

«Gau hartan erruarekin jan genuen. Lehenbiziko aldia nuen. Erruarekin jatea goserik gabe jatea da, jate aldera jatea, jan behar delako, eta poliki murtxikatzea, amorruz, eta irensten ari zarenean pentsatzea badirela beste batzuk jada irentsi ezin dutenak, goserik ere sentitzen ez dutenak, nahiz eta han egon, errekaren ondoan.

Horrela jan genuen gau hartan».

Informazioa
Asteazkena, 2025(e)ko Urt 29 / 19:00
Tolosako Kultur Etxea
Nola iritsi
MusikaLeidor Zinema
MusikaLeidor Zinema

SOL BAND

Ostirala, 2025(e)ko Urt 31 / 20:00
BesteakTolosako Kultur Etxea

TOPAGUNEA - OTSAILA

2025/02/01 - 2025/02/28
01:00 - 01:00
HitzaldiakAntxon Bandres Bidaiarien Txokoa

BIODIBERTSITATEGUNEA:TOLOSALDEKO ZUHAITZ ETA ZUHAIXKA OHIKOENAK II

Asteazkena, 2025(e)ko Ots 05 / 18:00 - 19:00
Antzerki-DantzaLeidor Zinema

NININI - ANTTON TELLERIA

Ostirala, 2025(e)ko Ots 07 / 19:00
DeialdiakTolosa

BIODIBERTSITATEGUNEA:ARTEOTAKO LEPOA. IRTEERA

Igandea, 2025(e)ko Ots 09 / 01:00
Antzerki-DantzaLeidor Zinema

MIÑAN - ARTEDRAMA

Ostirala, 2025(e)ko Ots 14 / 20:00
HitzaldiakAntxon Bandres Bidaiarien Txokoa

BIODIBERTSITATEGUNEA:HEGAZTIEN UGALKETA

Asteazkena, 2025(e)ko Ots 19 / 18:00 - 19:00
HitzaldiakAntxon Bandres Bidaiarien Txokoa

BIODIBERTSITATEGUNEA:GIPUZKOAKO ORKIDEAK I

Asteazkena, 2025(e)ko Mar 12 / 18:00 - 19:00
DeialdiakTolosa

BIODIBERTSITATEGUNEA: GAZTELU-ULI-GAZTELU. IRTEERA

Igandea, 2025(e)ko Mar 16 / 01:00
HitzaldiakAntxon Bandres Bidaiarien Txokoa

BIODIBERTSITATEGUNEA: GIPUZKOAKO ORKIDEAK II

Asteazkena, 2025(e)ko Mar 26 / 18:00 - 19:00