ErakusketakHiru taberna

BALEGUR - JOSEBA MERCADER

ErakusketakHiru taberna

BALEGUR - JOSEBA MERCADER

Tolosa 20400 Gipuzkoa

 

Balegur erakusketa 2012an hasitako proiektu baten ondorioa da, Joseba Mercaderren bizitzako bizipen eta kasualitateen bateratzeen ondorio. Mundu mailan zein Euskal Herrian, itsas kutsadurarekiko gero eta sentsibilitate handiagoa dagoen testuinguru honetan, balea erraldoi bat agertu zen Kontxako hondartzan. Balea hark mezu bat zekarrela zirudien. Orduztik, Joseba Mercaderrek balearen sinboloa baliatu du bere espresio artistikoaren bilaketan, eta baita desagertutako euskal balearen omenez ere.

Proiektu honen izena, Balegur, euskarazko bi hitzen elkarketatik sortzen da: balea eta egur; artelanak bi kontzeptu hauen uztarketatik sortzen dira. Josebak egurraren bolumen eta formekin jolasten du, intuizioari jarraiki. Itsasoan noraezean ibili ondoren, gure kostetara iristen diren egurren historia ezagutzen ez duen arren, Josebak bere irudimena baliatuta, imaginatu egiten du. Artistak zuen eskuekin obra hauek sentitzera gonbidatzen zaituzte: euren formak sentitzera, beren baitan duten maitasuna eta mina laztantzera."

 

 

 

 

Informazioa
Hiru taberna
Nola iritsi