MusikaLeidor Zinema

BAGOI HUTSAK - POSTAL KOLEKZIONISTAK

MusikaLeidor Zinema

BAGOI HUTSAK - POSTAL KOLEKZIONISTAK

Tolosa 20400 Gipuzkoa

Postal Kolekzionistak 2018an sorturiko taldea da. Euskalmusikagintzan eskarmentu handiko musikariak elkartu eta kantautore rock giroetatik pop doinuetara doan Azken Gaua Hirian izan zen euren lehen estudioko lana.

2020an publikatu zuten Lekuak Leku singlea, orain aurkeztuko duten Bagoi Hutsak diskoaren tematika eta soinua dagoeneko aurrikustea ahalbidetzen duen kantua. Taldeari lokala nabari zaio, kontzertuak, elkarrekin konponketak egitea, azken finean. Eta euren soinu propioaren bila egindako bidearen emaitza da Bagoi Hutsak. Bidaiak betiere presente izanik, trenek tematu dute Iñigo Asensio bigarren disko honen sorkuntza fasean. Lekuak Leku kantuan -ez lekuei- erreferentzia egiten bazien, badira uneoroko erreferentziak garraiobide eta geltokiei. Kafea Zor Didazun -tren honek galdu zuen kafetegian- edota Azken Bagoitik kantuan bertan gertatzen den bezela.

Soinu gordinagoa batzutan, Hotz Emozionala kasu, eta pop borobilagoaren bila beste batzutan Ondo Nagon esaterako, elementu oinarrizko asko berriro topatuko ditu entzuleak bigarren lan honetan. Armonikaren presentzia, soka eta haize konponketak, tronpeta soloak… Baina baita elementu berriak ere; Irene Lopezen ahotsa askotan entzungo da diskoan zehar, akordeoiaren melodiek ere hartu dute nostalgiaren hitza…

Diskoa maiatzaren 10ean estreinatuko dute

Ahotsa, armonika, akordeoia, teklatuak eta mandolina: Iñigo Asensio

Gitarrak: Ander Zubillaga

Baxua: Juanjo Falcón

Bateria: Michel Longaron

Pianoa eta ahotsa: Irene Lopez

Konponketak: Postal Kolekzionistak

Ekoizpena: Beñat Igerabide

 

Sarrerak salgai : Leidorreko leihatilan eta kutxako web gunean