"BABESLEAK" IPUIN ILUSTRATUAREN AURKEZPENA - JABETZE ESKOLA
GURETZAKO: JATORRI EZBERDINETAKO EMAKUMEENTZAKO GUNEA
“BABESLEAK” IPUIN ILUSTRATUAREN AURKEZPENA
Hizlariak: Lolita Chávez eta Lorea Undagoitia
Eguna: Urriak 1 (ostirala)
Ordutegia: 18:00-19:30
Lekua: Tolosako Kultur Etxean (Trianguloa)
Hizkuntza: Euskara/Gaztelania
Matrikula: Doan (aurrez izena eman behar da)
Lurrerako eskubidea eta naturaren eskubideak defendatzen dituzten emakumeek mehatxu espezifikoei aurre egin behar diete, gizonek aurre egin beharrekoez gain. Emakume defendatzaile asko erailak izan dira, gainera mehatxupean eta jazarrita jarraitzen dute. "Babesleak" liburua baino askoz gehiago da, proiektu solidarioa da, eta egileek esan diguten bezala: "Buruak eraldatzeko eta bihotzak sentsibilizatzeko tresna da". “Más Mujeres” elkarteak sustatu du.
GURETZAKO: JATORRI EZBERDINETAKO EMAKUMEENTZAKO GUNEA
Parte hartu nahi baduzu jatorri ezberdinetako emakumeentzako aisialdi, laguntza eta elkartasun espazio batean, jo dezakezu jarduera hauetara.
Tolosaldea Garatzeneko Migrazio eta Aniztasun Saila, Tolosako Udaleko Berdintasun Sailaren laguntzarekin
Harremanetarako: 646057080 / migrazioa@tolosaldea.eus
IZEN-EMATEA ETA MATRIKULA
Izen-ematea interneten bidez egin behar duzue, eta jarduera hasi baino bi egun lehenago arte daukazue aukera.
Hauxe duzue esteka: https://www.tolosakoudala.org/berdintasuna/
Internet bidez izena emateko zailtasunik izanez gero, informazioa eta laguntza eska ditzakezue telefonoz deituta edo posta elektroniko bat bidalita.
Tolosako Kultur Etxea: 943670383.
Tolosako Berdintasun Saila: berdintasuna@tolosa.eus
Izena eman ondoren, matrikula ordaindu ahal izango duzue Kultur Etxean, kreditu-txartelaren bidez.
Jarraiguzu:
Facebook: Tolosa Berdintasuna
Twitter: @BerdinBerdin
OHARRA: Printzipioz, jarduera guztiak aurrez aurrekoak izango dira, eta beharrezko edukiera eta osasun-neurriak errespetatuko dira. Osasun-egoera berri baten kasuan, jarduera edo saio batzuk modu birtualean eskainiko dira. Telematikoki parte hartzeko, ordenagailu edo telefono mugikor bidezko wifi konexioa behar duzue. Izena eman duzuenekin harremanetan jarriko gara.