IkastaroakTolosako Kultur Etxea

AUTOESTIMUA, KONFIDANTZA ETA JABETZEA - JABETZE ESKOLA

IkastaroakTolosako Kultur Etxea

AUTOESTIMUA, KONFIDANTZA ETA JABETZEA - JABETZE ESKOLA

Tolosa 20400 Gipuzkoa

AUTOESTIMUA, KONFIDANTZA ETA JABETZEA

Formatzailea: Nerea Redondo Otamendi

Egunak: Urriak 3, 10, 17, 24 octubre (astelehena). 4 saio

Ordutegia: 16:00-18:00

Lekua: Tolosako Kultur Etxea (Trianguloa)

Hizkuntza: Euskara / Gaztelania

Matrikula: 5€

Ikastaro honetan, emakumeok gure autoestimuaren inguruan hausnartu, konpartitu eta ikasteko aukera izango dugu. Autoestimua, izan ere, emakumeon ahalduntze ibilbidean zutabe garrantzitsua da.

Ba al dut konfiantzarik nire buruarengan? Eta besteengan? Ze harreman daukat nik konfiantzarekin? Beraz, besteek guregan sinesten dutela sentitu ahal izateko, lehenik geuk geure burua baliozkotzat jotzeko lanketa egingo dugu.Saio hauetan, ahalduntze prozesuan geure buruak era osasuntsuan, errespetuz eta aske maitatzeko erronkan urratsak egiten jarraitzeko aukera paregabea izango dugu. Animatuko al zara?

 

IZEN-EMATEA ETA MATRIKULA

Izen-ematea interneten bidez egin behar duzue, eta jarduera hasi baino bi egun lehenago arte daukazue aukera.

Hauxe duzue esteka: https://www.tolosakoudala.org/berdintasuna/

Internet bidez izena emateko zailtasunik izanez gero, informazioa eta laguntza eska ditzakezue telefonoz deituta edo posta elektroniko bat bidalita.

Izena eman ondoren, matrikula ordaindu ahal izango duzue Kultur Etxean, kreditu-txartelaren bidez.

Jarraiguzu:

Facebook: Tolosa Berdintasuna

Twitter: @BerdinBerdin

OHARRA: Printzipioz, jarduera guztiak aurrez aurrekoak izango dira, eta beharrezko edukiera eta osasun-neurriak errespetatuko dira. Osasun-egoera berri baten kasuan, jarduera edo saio batzuk modu birtualean eskainiko dira. Telematikoki parte hartzeko, ordenagailu edo telefono mugikor bidezko wifi konexioa behar duzue. Izena eman duzuenekin harremanetan jarriko gara.

IZENA EMAN

PROGRAMA

 

Informazioa
Tolosako Kultur Etxea
Nola iritsi