IkastaroakTolosako Kultur Etxea

AUTOESTIMUA, AHALDUNTZEA ETA EMAKUMEEN ARTEKO ALIANTZAK - JABETZE ESKOLA

IkastaroakTolosako Kultur Etxea

AUTOESTIMUA, AHALDUNTZEA ETA EMAKUMEEN ARTEKO ALIANTZAK - JABETZE ESKOLA

Tolosa 20400 Gipuzkoa

AUTOESTIMUA, AHALDUNTZEA ETA EMAKUMEEN ARTEKO ALIANTZAK

Prestatzailea: Pepa Bojó Ballester

Egunak: Irailak 29; urriak 6, 13, 20, 27; azaroak 3, 10, 17 2 (asteazkena)

Ordutegia: 15:30-17:30

Lekua: Tolosako Kultur Etxea (Trianguloa)

Hizkuntza: Gaztelania

Matrikula: 10€

Autoestimua funtsezko zutabea da, eta horren gainean oinarritzen da ahalduntze-prozesua. Tailerra tresna bat da ulertzeko nola eraikitzen den emakumeen autoestimua gizarte patriarkal batean, gure indarguneak aurkitzeko eta gure ahalduntze-prozesua indartzeko krisi-garaian. Autolaguntzako baliabideak garatuko ditugu osasun emozionalerako, baina baita elkar zaintzeko baliabideak ere, sare komunitarioak sortzeko.

 

IZEN-EMATEA ETA MATRIKULA

 

Izen-ematea interneten bidez egin behar duzue, eta jarduera hasi baino bi egun lehenago arte daukazue aukera.

Hauxe duzue esteka: https://www.tolosakoudala.org/berdintasuna/

Internet bidez izena emateko zailtasunik izanez gero, informazioa eta laguntza eska ditzakezue telefonoz deituta edo posta elektroniko bat bidalita.

Izena eman ondoren, matrikula ordaindu ahal izango duzue Kultur Etxean, kreditu-txartelaren bidez.

Jarraiguzu:

Facebook: Tolosa Berdintasuna

Twitter: @BerdinBerdin

OHARRA: Printzipioz, jarduera guztiak aurrez aurrekoak izango dira, eta beharrezko edukiera eta osasun-neurriak errespetatuko dira. Osasun-egoera berri baten kasuan, jarduera edo saio batzuk modu birtualean eskainiko dira. Telematikoki parte hartzeko, ordenagailu edo telefono mugikor bidezko wifi konexioa behar duzue. Izena eman duzuenekin harremanetan jarriko gara.

IZENA EMAN

PROGRAMA

 

Informazioa
Tolosako Kultur Etxea
Nola iritsi