IkastaroakTolosako Kultur Etxea

AUTODEFENTSA FEMINISTA - JABETZE ESKOLA

IkastaroakTolosako Kultur Etxea

AUTODEFENTSA FEMINISTA - JABETZE ESKOLA

Tolosa 20400 Gipuzkoa

AUTODEFENTSA FEMINISTA

Prestatzailea: Maitena Monroy Romero

Egunak eta ordutegia: Urriak 23 (ostirala) 16:00-20:00; urriak 24 (larunbata) 10:00-14:00

Lekua: Tolosako Kultur Etxea (Trianguloa)

Hizkuntza: Gaztelania

Matrikula: 5€

 

Ikastaro honetan ikasiko dugu erasoak identifikatzen, jatorria aztertzen, indarkeria alderdi guztietatik eraikitzen eta bere ondorioak zein diren. Indarkeriaren inguruko mitoak eta errealitateak ere analizatuko ditugu, eta bere ondorio indibidualak nahiz kolektiboak baloratu.

Espazio bat sortuko dugu gure eskubideen, gure erantzukizunaren eta gure gaitasunen inguruan kontzientziatzeko, eta bide horretatik emakumeei gizonekiko baldintza berdinetan bizitzea eragozten dien indarkeriarekin amaitzeko. Mekanismoak eta ekintzak bilatuko ditugu eguneroko bizitzako eraso egoerei erantzuteko.

 

Argibideak eta matrikula

 

Izen ematea irailaren 14tik aurrera

Jarduera hasi baino bi egun lehenago bukatuko da izena emateko eta matrikula egiteko epea, Tolosako Kultur Etxean. Matrikula ordainduko da izena emateko orduan.

Informazioa eskatzeko, hots egin ondoko telefono zenbakira edo mezua bidali posta elektronikora:943670383 / berdintasuna@tolosa.eus

 

Haurtzaindegi zerbitzua

Dohaineko haurtzaindegi-zerbitzua egongo da, aurretik izena eman eta eskatuta.

Jarraiguzu

Facebook: Tolosa Berdintasuna

Twitter: @BerdinBerdin

OHARRA: Jarduera guztiak aurrez aurrekoak dira. Osasun-alarma egoera berri baten kasuan, jarduera edo saio batzuk modu birtualean eskaini ahal izango dira. Telematikoki parte hartzeko, ordenagailu edo telefono mugikor bidezko wifi konexioa behar duzue. Izena eman duzuenekin harremanetan jarriko gara.

Informazioa
Tolosako Kultur Etxea
Nola iritsi