Antzerki-DantzaLeidor Zinema

AUKERAN "20 URTE"

Antzerki-DantzaLeidor Zinema

AUKERAN "20 URTE"

Tolosa 20400 Gipuzkoa

Aukeran dantza konpainia, tradizionala eta garaikidearen arteko erlazio eta orekan ikertzeko eta sakontzeko ideiarekin sortzen da.  Berezkoa duen kultur identitate aberatsetik abiatuz, eta proposamen artistiko berritzaileetan arakatuz eta tartekatuz egin du bere bidea konpainiak; Esperimentazioaren bidezko eguneratze horretan, ikuskizunak biltzen dituen elementuak, koreografien, musiken, eszenaratzearen, argiztapenaren edota janzkeren berriztatzeak, zerikusi handia izan du.

Aukeran proposamen berriarekin dator, eszenatoki gainean 20 urte bete dituela ospatzeko; ehunka emanaldi eta milaka entsegu, dantzari, zuzendari, tekniko, jostun ...eta talde osoaren lanordu askoren isla izango dena; bere azken hiru ikuskizunen (Gernika, Geltokia eta Maurizia) atzera begirako, berrikusitako eta berritutako begirada proposatuko du, eta batez ere, bere presentziarekin esfortzu guzti hori txalotzen jakinduen publikoaren aurrean.

“20 Urte” emanaldirako, Edu Muruamendiaraz-ek zuzendutako Aukeran taldeak, Ainhoa Aierberen sentsibilitatea izango du lagun zuzendaritza eszenikoan. Honek dantzarien gorputz lengoaiak eta adierazpenak, publikoarekin zuzenki eta naturalki konektatzeko gaitasuna landuko du. Musika, une berezi honetan, Mixel Ducau-ren eskuetan egongo da. Berak, inork baino hobeto baitaki tradizionaletik garaikiderainoko bidea zeharkatzen bere notekin. Zintzotasun osoz, eta entzulegoa txundituz. Xabi Zeberio, Xabi Solano eta Iñigo Egiaren laguntza izango duelarik horretarako.

Konpainiaren azken ikuskizunetan bezala, Carlos Solano izango da eszenaratzeak behar duen argiztapen eta eszenatoki berezia ziurtatzearen arduraduna. Dotorezia eta sinpletasunaren edertasunak dakarren zailtasuna da bere zigilua. Eta eraginkortasuna, bere koadro eta eszena bakoitzean eta sentsibilitatea argiztatutako mugimendu bakoitzean.

Oscar Armendarizek jantzi ditu Aukeraneko dantzariak azken urteotan, eta oraingoan ere ez da beste era batera izango. Bere diseinuekin laguntzen ditu istorioak, Aukeraneko izpirituarekin beti leial, tradizionala eta garaikidea, ikusgarri bezain xumea, dotore uztartuz.20 urte hauetan zehar Aukeran

bizi izan duten gertuko lagun batzuk ez dute ospakizun hau galdu nahi izan, eta horien artean Jesus Mari Lazkano azpimarratuko dugu. Benetako artelan handia den bere koadroa oparitu baitigu gure presentziaren berri emateko kartel eta egitarauetan. Grabitatearen aurka, espazio eta aire propioaren bilaketan etengabeko borrokan diharduen dantzariaren irudi horrek argi adierazten du konpainia honen indarra eguneroko lanean.

 

SARREREN SALMENTA: www.ticket.kutxabank.es atalean eta LEIDORreko leihatilan hurrengo ordutegian

- Astelehenetan, 19:30-20:00

- Ostegunetan, 18:15-18:45 eta 20:45-21:15

- Ostiraletan, antzerkia dagoenetan: 19:30-20:00

- Larunbatetan, 18:30-19:00 eta 21:30-22:00

- Igandeetan, 16:00-16:30; 18:30-19:00 eta 21:00-21:30

Informazioa
Leidor Zinema
Nola iritsi