BesteakBedaio

BELAR TXARRIK EZ DO !!! - ASTEBURU KULTURA

BesteakBedaio

BELAR TXARRIK EZ DO !!! - ASTEBURU KULTURA

Tolosa 20400 Gipuzkoa

BELAR TXARRIK EZ DO!! ASTEBURU BAT BEDAION

Gaur egungo bizimodu azkarrak, aurresukaldaturiko jakiak jarri ditu gure elikaduraren oinarri.  Jakiek  ordea zapore gustagarri eta itxura erakargarri izatea baino askoz ere garrantzitsuagoa den helburu bat badute, elikagai izatearen helburua hain zuzen ere. Gure sukaldera iristeraino duten  prozesuaren ezagutzak eta sukaldatzea berak duen garrantziaz ez jabetzea errazten digute jaki gaur egungo bizimoduak.

Aurten Bedaioko asteburu kulturalean bertako produktuek eta jakiek dituzten ezaugarriei eman nahi diegu garrantzia, patsadaz gure inguruko belarrak eta landareak begiratuz, aztertuz eta jasoaz.

Eta zergatik?

Azkar probatuko ditugu, japoniar perretxikuak, amerikar barazkiak eta asiako fruitu exotikoak eta agian, bertako landareek elikadura aldetik urrutikoak bezain interesgarriak izan daitezke. Transmisio eza, gure ingurukoari balorea ez ematea, bertan dugun aberastasunaren ez jakintasuna izan daitezke arrazoi desberdin batzuk.

Inguruan, gure mendi eta zelaietan daukagun aberastasuna izugarria da eta  ehundaka sendabelar eta jangarriak diren landareak ditugulako eta sukaldari ospetsuek ere, Andoni Aduriz bezala, bere plater ikusgarrietara gehitzen dituztenak.

Eta guk zergatik ez?

Horregatik eta gure inguruez, paisaiez aparte landareez ere disfruta  dezagun Maiatzak 25-26 asteburuan Bedaion baduzu zer ikusi eta ikasi!!

Bertara gaian jakitun diren 3 pertsonen tailerrak izango dira. Galizia eta Zaragozatik  

 

Cesar Lerma eta Sofia Armenterosen  landare jangarriez hitzegingo dituzte baita ezkur munduaz ere, honela, bi libururen laguntzarekin “Usos de 113 plantas silvestres de los campos Norteños”eta  “Manual de cocina bellotera”    Landareen deskribapena, nola ezagutu, ezaugarriak, erabilerak, errezetak eta  haritz ezkurra nola bildu, lehortu, garraztasuna kendu, irina egin, errezeta desberdinak azalduko dizkigute.

Kantabriatik, María Pacharen eskutik ,Belarrekin tinturak, oleatoak, kremak , ezentziak , lurrinak etab nola prestatzen diren erakutsiko digu. Kosmetika naturalaren oinarrizko ezagutzak azalduko dizkigu bi egunetan izango diren jarduanldietan.

Asteburuan zehar bestelako ekitaldiak egongo dira, Larunbatean afari begetarianoa zein ez begetarianoa elkartean, musika zuzenean. Asteburu oso Bedaion pasa nahi duenarentzat akanpatzeko lekua egokituko da.

Landareak ezagutzeko txangoak egongo dira larunbata goizean, bertan landare desberdinen identifikazioa egingo da eta azalpenak emango dira.

Ekintza guztietan parte hartzeko aurrez izena eman beharko da, txangoak , tailerrak eta hitzaldiak erosoak izan daitezen jende guztiarentzako.

Mugitu zaitezte taldeak murriztuak izango direlako!!!

Badago zer ikusi eta ikasi Maiatzak 25 eta 26 asteburuan BEDAION.

Programa osoa www. Bedaio.com webgunean aurki dtizakezue.

Informazioa