MusikaZerkausia

ARIMA SOUL - TOLOSANDBLUES 2021

MusikaZerkausia

ARIMA SOUL - TOLOSANDBLUES 2021

Tolosa 20400 Gipuzkoa

ARIMA SOUL - Soul, neo-soul

Lidia Insaustik (ahotsa), Mikel Makalak (baxua), Paul San Martin (teklatuak) eta Hilario Rodeiro (bateria)

70eko hamarkadako Rhythm & Blues, Soul, Funk, Groove eta Jazz taldeen eragin argiarekin, baina baita estilo horietako korronte garaikideenari begira ere, hau da Neo-Soul izenekoa. Zuzenekoetan, euskaraz abestutako abesti propioak jotzeaz gain, estiloaren zenbait adierazleren bertsioak interpretatzen dituzte: Bill Withers, Etta James, Curtis Mayfield, Dee Dee Bridgewater, Marie “Queenie” Lyons, … 2020ko udan Fredi Pelaezen Pottoko estudioan 5 kantu orijinalez osoturiko EP bat grabatu dute. 2021 urtearean hasieran, Madrilgo “Premios Enlace Funk 2020” sarietan “Talde Berri Onena” sailean finalistak dira.

Lidia Insausti: Donostiako abeslari eta interpretea. Gaztea izan arren, eskarmentu handia duen abeslaria dugu, eta ahots nagusi eta korista bezala jo eta grabatu du, besteak beste: Sky Beats, Ghost Number & His Tipsy Gypsies, Jexuxmai & Noizbehinka,… taldeekin. Gaur egun baita Gospel-Soul estiloko: Ispirit eta Evening Prayer egitasmoetan parte hartzen du.

Makala: Ezizen honen atzean Mikel Unzurrunzaga Schmitz dugu, DJ Makala bezala ere ezaguna. Euskal Herrian ibilbide luzea duen disko-jartzaile, irrati esatari eta musikagilea. Estudioko hainbat disko argitaratu ditu hainbat diskoetxetan: Metak, Lovemonk, Elkar eta Orrua Diskak. Proiektu honetarako, bere musika tresna berreskuratu du, baxu elektrikoa, alegia.

Paul San Martin: Jazz pianoan lizentziatutako musikari donostiarra. Bere pasio nagusia Blues musika da, 12 urterekin piano klasikoarekin hasi zenetik. Bluesarekin lehen harremana 60ko hamarkadako Rhythm & Blues talde britainiarren bidez izan zuen. 15 urte zituenetik dabil agertokietan, eta hainbat disko grabatu ditu bai bere izenpean, baita beste artista zein talde batzuekin kolaboratu ere.

Hilario Rodeiro: Donostian bizi den musikari polifazetikoa, estilo askotako interpretea, konpositorea, inprobisatzaile elektronikoa eta grabazio-estudioetako saio-musikaria. Musikenen, Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegian lizentziaduna. Gaur egun, bateria eta perkusioa jotzen ditu Pamplona Jazz Orquesta, R.S.Faktor, Fredi Peláez Quintet… bezalako taldeetan.

 

Gonbidapenak eskuragarri daude www.bibe.me atalean.

Facebook: @tolosandblues