HaurrakON LINE

APIRILAK 2 - HAUR LIBURUAREN EGUNA - ERRONKA HAUR ETA NERABEEI

HaurrakON LINE

APIRILAK 2 - HAUR LIBURUAREN EGUNA - ERRONKA HAUR ETA NERABEEI

Tolosa 20400 Gipuzkoa

Apirilaren 2an Haur Liburuaren eguna

Animatu, parte hartu, sortu eta lagunekin, klasekideekin wassapez konpartitu!

Hans Christian Andersen idazlearen jaiotzaren urtemuga ospatzeko, Tolosako Haur Liburutegiak familia giroan burutzeko ekintza bat proposatu nahi die Tolosaldeko ume eta gazteei. Horrekin, OEPLIk (Haur Liburuarentzako Espainiako Erakundeak) bere lau atalekin batera (Galtzagorri Elkartea, Haur eta Gazte Liburuaren Kontseilu Orokorra, CLIJCAT eta Asociación Galega do libro Infantil e Xuvenil) Haur Liburuaren eguna ospatzeko antolatutako deialdiarekin bat egiten du.

Apirilaren 2tik aurrera eta hilabetean zehar:

  • 0-8 urte bitarteko umeek dituzten familiek etxeko ipuin kontaketa saio bat graba dezakete telefono mugikorrarekin eta partekatu whatxapetik gelakideekin. Aukerak ugariak dira: Kontalaria izan daiteke umea edo gurasoak, libururik gabeko istorioa edo liburu batek lagunduta... Dena den, Kontaketa oso luzea ez izatea komeni da.

    9-16 urte bitartekoek ez badute istorio edo ipuinen ekintzan parte hartu nahi, Booktuber bihurtu daitezke: gustuko liburu bat gomendatu, eta gelakideen edo lagunen artean partekatu. YouTuben booktuber askoren saioak daude jakiteko nola egin behar duten.

Animatu erronka honetan parte hartzera, ea denon artean betetzen ditugun Tolosaldeko etxeak liburuz eta istorioz.

 

Informazioa