IkastaroakTolosako Kultur Etxea

ANDREZAHARRAREN MANIFESTUA LIBURUARI BURUZKO SOLASALDIA

IkastaroakTolosako Kultur Etxea

ANDREZAHARRAREN MANIFESTUA LIBURUARI BURUZKO SOLASALDIA

Tolosa 20400 Gipuzkoa

Hizlaria: Mari Luz Esteban Galarza

Gidaria: Uxue Alberdi

Eguna: Martxoak 15 (astelehena)

Ordutegia: 18:00-20:00

Lekua: Tolosako Kultur Etxea (Trianguloa)

Hizkuntza: Euskara

Matrikula: Doan (aurrez izena eman behar da)

Mari Luz Estebanek zahartzeaz eta zahartzaroaz idatzi du liburu honetan. Horretarako, "andrezaharra" sortu du, gaur egun adineko emakume asko bizitzen ari diren errealitate berriei buruz ari den figura poetiko-politikoa. Emakume horiek, feminismoak ekarri dituen aldaketek eraginda, esperientzia alternatiboak aurkezten dituzte, eta ia ez dago eztabaida sozial eta feministarik horiei buruz.

Uxue Alberdik gidatuko du elkarrizketa, eta, gero, eztabaida izango da parte-hartzaile guztien artean.

JABETZE ESKOLA ESKEINTZA OSOA

 

IZEN-EMATEA ETA MATRIKULA

Izena emateko epea: Ikastaroa hasi baino egun bat lehenago

Izen-ematea interneten bidez egin behar duzue, eta jarduera hasi baino bi egun lehenago arte daukazue aukera.

Hauxe duzue esteka: https://www.tolosakoudala.org/berdintasuna/

Internet bidez izena emateko zailtasunik izanez gero, informazioa eta laguntza eska ditzakezue telefonoz deituta edo posta elektroniko bat bidalita.

Izena eman ondoren, matrikula ordaindu ahal izango duzue Kultur Etxean, kreditu-txartelaren bidez.

Jarraiguzu:

Facebook: Tolosa Berdintasuna

Twitter: @BerdinBerdin

 

OHARRA: Printzipioz, ia jarduera guztiak aurrez aurrekoak izango dira, eta beharrezko edukiera eta osasun-neurriak errespetatuko dira. Osasun-egoera berri baten kasuan, jarduera edo saio batzuk modu birtualean eskainiko dira. Telematikoki parte hartzeko, ordenagailu edo telefono mugikor bidezko wifi konexioa behar duzue. Izena eman duzuenekin harremanetan jarriko gara.

Informazioa
Tolosako Kultur Etxea
Nola iritsi