Musika

ALOS QUARTET 20 URTE & LAGUNAK

Musika

ALOS QUARTET 20 URTE & LAGUNAK

Tolosa 20400 Gipuzkoa

ALOS QUARTETen XX. urteurren ospakizun emanaldia gonbidatu bereziekin; OREKA TX, IZARO, Aukeran Dantza Konpainia, Aitor Etxebarria, Amaia Elizaran, Gorka Hermosa...

Alos Quartet musika estilo besterenezin baten jabe bihurtu da azken hogei urteotan, merezimendu osoz. Saloia eta herriko plaza, musika klasikoa zein herrikoia, palazzoaren ateko alde biak aintzakotzat hartu eta komunikatzean datza haien bertuteetako bat. Erraztasun berarekin garamatzate paisaje nordikoetara zein dantza areto farfailatsuetara, noiz entzulea sakonki hunkituz noiz zainetan barrena halako euforia abiarazle bat eragin eta brinkoka hastera gonbidatuz. Lehen lanetako trinkotasuna galdu gabe, zabaldu egin dute, diskorik disko, jolaserako grina eta bilaketarako malgutasuna. Ez da harritzekoa film zuzendariek eta eskenarako egitasmoen sustatzaileek haiengana jo izana, melodietako askok lurra utziz entzulea mundu iradokikorretara eramateko berealdiko gaitasuna baitute. Dramatismoa azpimarratu eta erabaki latzak hartzear dauden pertsonaien larruan sentiarazten gaituzte batzuetan melodía hauek (demagun, Oskorria).

Ekintzarako, dantzarako edo hausnarketarako tenorea sortzeko gaitasuna izatea, ez dira meritu makalak horiek. Zer esanik ez hiruak batera erdiestea.

Iraupena: 90 min gutxi gora behera