IkastaroakTolosako Kultur Etxea

ALDAKETA HONEN AURREAN, ORAIN ZER? - JABETZE ESKOLA

IkastaroakTolosako Kultur Etxea

ALDAKETA HONEN AURREAN, ORAIN ZER? - JABETZE ESKOLA

Tolosa 20400 Gipuzkoa

TOLOSAKO JABETZE ESKOLA  

ALDAKETA HONEN AURREAN, ORAIN ZER?

Prestatzailea: Nerea Redondo Otamendi

Egunak: Azaroak 3, 10, 17, 24 (asteartea)

Ordutegia: 10:00-12:00

Lekua: Tolosako Kultur Etxea (Trianguloa)

Hizkuntza: Euskara

Matrikula: 5€

COVID19k eragindako krisiak eragin zuzena du gure eguneroko bizitzan, gure pentsamenduetan, sentimenduetan eta egiteko moduetan. Ikastaro honetan aztertuko dugu nola kokatu emakume gisa krisi honen aurrean, nola jarri gure bizitzaren balioa erdigunean.

Prozesu horretatik indarberrituta ateratzeko ariketak egingo ditugu gure bizipen eta gogoetetatik abiatuta, aukerak aztertzeko, erabakiak hartzeko eta haien garapena errazteko, gure banakako eta taldeko autozaintza sustatuz. Bidea elkarrekin egiteak eramangarriagoa egiten du! Animatuko zara?

 

Argibideak eta matrikula

Izen ematea irailaren 14tik aurrera

Jarduera hasi baino bi egun lehenago bukatuko da izena emateko eta matrikula egiteko epea, Tolosako Kultur Etxean. Matrikula ordainduko da izena emateko orduan.

Informazioa eskatzeko, hots egin ondoko telefono zenbakira edo mezua bidali posta elektronikora:943670383 / berdintasuna@tolosa.eus

 

Haurtzaindegi zerbitzua

Dohaineko haurtzaindegi-zerbitzua egongo da, aurretik izena eman eta eskatuta.

 

Jarraiguzu

Facebook: Tolosa Berdintasuna

Twitter: @BerdinBerdin

 

OHARRA: Jarduera guztiak aurrez aurrekoak dira. Osasun-alarma egoera berri baten kasuan, jarduera edo saio batzuk modu birtualean eskaini ahal izango dira. Telematikoki parte hartzeko, ordenagailu edo telefono mugikor bidezko wifi konexioa behar duzue. Izena eman duzuenekin harremanetan jarriko gara.

 

 

 

Informazioa
Tolosako Kultur Etxea
Nola iritsi