MusikaTopic

AINHOA ZUBILLAGA + IÑAKI SALVADOR (VOCES DE CINE)

MusikaTopic

AINHOA ZUBILLAGA + IÑAKI SALVADOR (VOCES DE CINE)

Tolosa 20400 Gipuzkoa

Zinemako ahotsak, pantaila handiak XX. mendean ezagun egin zituen  kanturik ederrenetariko batzuk jasotzen dituen kontzertua da. “Sonrisas y lagrimas”, “El mago de Oz”, “Con faldas y a lo loco”, Desayuno con diamantes” edota “Chicago” bezalako filmen kantuak besteak beste. Izan ere, bertako soinu bandak euren jatorri zinematografikoaz independizatu egin ziren azkenerako, balio handiko musikak eta melodia ahaztezinak bilakaturik. Gershwin, Sondheim, Williams, Mancini, Weill, Rodgers edo Nyman bezalako musikariek konposaturiko kantu hauek Ainhoa Zubillaga mezzo-sopranoaren ahotsean entzuterik izango ditugu Iñaki Salvador-en pianoarekin batera.

Informazioa