Antzerki-DantzaTopic

AHOY! + SALA DE ESPERA - KATAPULTA

Antzerki-DantzaTopic

AHOY! + SALA DE ESPERA - KATAPULTA

Tolosa 20400 Gipuzkoa

KOKRETA TEATRO – “AHOY!”

Kokreta Teatro konpainia Berlinen sortu zen 2017 urtean, ardatz bezela Antzerki Fisikoa, komedia eta musika/erritmoa edukiz. Orain arte egindako antzezlanak ingelesez eta gazteleraz izan dira. Produkzio gehienak taldeko kideek egindako sorkuntza kolektiboak dira nahiz eta beste aktore eta zuzendari batzuekin lan egin duten ere. Kideak Argentinatik eta Euskal Herritik datoz eta sortutako ikuskizunak Alemanian, Argentinan, Espainian eta Euskal Herrian aurkeztu dituzte orain arte. Azkenengo produkzioak “Miguel Angela”; “Volare”, Florencia Benderskyk idatzia eta zuzendua; “AHOY!” ; eta “SURCO” izan dira.

Sinopsia: Lurra eta itsasoa aurkituko ez zirela uste zuten, itsasertza existitzen ez zela, eta olatuek banatu besterik ez zutela egiten. Denbora askoz horrela izan zen, baina haizea norabidez aldatzen da eta olatuak ere bai, eta batzuetan lurra bakeak egiten bezala laztanten dute. Honela, distantzia zaharrak txikitu eta lurra eta itsasoa berriro elkartzen dira. AHOY! bigarren aukera bat izan zuen maitasun debekatu eta “berezi” baten istorioa da.

Antzezlanaren deskripzioa: Karratu txiki batean (1mx1m) gertatzen den antzezlan erritmiko eta dinamikoa. Espazio murriztuak aktoreei eszenako jolas berriak esploratzeko beste aukera batzuk ematen dizkie. Obraren kodea komikoa da, oinarri bezala kritika soziala edukiz. Irudi fisiko eta musikalekin jolasten da, honela ikusleak, denbora txiki batean, fikziozko mundu batean murgilduz.

Antzezleak: Irene Hernando Etxeberria eta Jon Ander Alonso Unanue

Zuzendaritza: Irene Hernando Etxeberria

Ekoizpena: Kokreta Teatro

Facebook: kokretateatro

Instagram: kokretateatro

Instagram Irene Hernando: hernandoirene

Instagram Jon Ander Alonso: alonso.jonander

Hizkuntza: “AHOY!” euskaraz

Hizkuntza: euskaraz

Iraupena: 20min

 

21:12 PRODUKZIOAK – ” SALA DE ESPERA”

Bi aktore gazteen arteko errespetu eta mirespenetik sortzen da “21:12 PRODUKZIOAK”. Elkarrekin sortu, ikasi eta lan egiteko desiraz. Naiara Arnedo eta Ion Sagarzazu Donostiako Arte Eszenikoen Tailerrean ezagutu ziren 2002 urtean. Eszena bat partekatu zuten orduan, eta ia konturatu gabe sortu zuten elkarren arteko lotura. 2018an euren mikroantzerkiko obra propioak sortzea erabakitzen dute eta Paco Sagarzazuren laguntzarekin Chejov-en testuetan oinarritutako “Lo Contrario al Aplauso” estreinatzen dute. Baita ere, sortu eta estreinatu dituzte: “Visita Guiada”, “Bonito Secreto” eta “Sala De Espera” antzerki lanak.
“Sala De Espera” 2019an estreinatu zuten Bilboko “Pabiloi 6-ko Antzerki Arina Jarndunaldietan”.


“Sala De Espera” antzezlana: 2021 urtea da. Itxarongela bat. Bi ezezagun. Honeraino dena nahiko normala izango litzateke mundua virus hilgarri batek suntsitu ez balu eta ez dago itxaropen haundirik.
Maria Luisa, urteak darama Bacilofobia batek sortu zion portaera-nahasmendu bat jasaten; mikrobioei beldur irrazionala, bere neurrira egindako mundu berri batean bizi da, non birus kontrako neurri guztiak gutxi diren. Gela horretan Francisco dago, bere txanda lasai itxaroten. Elkarrekin konturatuko dira, itxarongela batek bere onetik ateratzen duela.

Antzezleak: Naiara Arnedo y Ion Sagarzazu

Zuzendaritza: Pako Sagarzazu

Ekoizpena: 21:12 Produkzioak

Web-orria: www.veintiunodoce2112.com

Facebook: veintiunodoce.produkzioak.3

Instagram: veintiunodoceprodukzioak

Hizkuntza: “SALA DE ESPERA” gazteleraz

Iraupena: 20min

 

Ekitaldi hau hurrengo eragileek antolatu dute:

Katapulta Tour Gipuzkoa + Tolosako Udala

 

SARRERA  DOAN, GONBIDAPENAREKIN