Besteak

AHARDIKERIAK - IRAKURLE TALDEA

Besteak

AHARDIKERIAK - IRAKURLE TALDEA

Tolosa 20400 Gipuzkoa

2021. urtean ere euskarazko irakurzaletasuna sustatzeko helburuarekin jarraituko du Galtzaundiren irakurle taldeak. Urtarrileko saiorako, Marie Darrieussecq-en Ahardikeriak lana aukeratu da, Joxan Elosegik euskarara itzulia. Hitzordua urtarrilaren 26an izango da, 19:00etan, Tolosako Kultur Etxean eta ohiko moduan Yurre Ugartek dinamizatuko du. Hitzorduan parte hartzeko beharrezkoa izango da aurretik izena ematea.

Marie Darriesussecq idazle baionesaren eleberri honek sekulako arrakasta lortu zuen Frantzian: 600.000 aletik gora saldu zituen, eta dagoeneko 45 hizkuntzetara itzuli da. Istorioa aski bitxia da: lurrin-denda batean lan egiten duen neska bat zerri-eme bihurtu da. Neska hori dendako bezeroekin prostituitzen da, baina antza, ekintza horren kontzientziarik ez du. Kafkaren metamorfosi ospetsua gogora dakarkigun hasiera horren ondoren, hainbat izugarrikeria gertatzen dira. Umore beltza da nagusi, eta pasarte batzuk ametsezko munduetatik atereak dirudite. Zenbaiten ustez, “egungo gizarte kontsumistaren eta botere egituren fabula gordina” da liburua.

Liburuari buruzko zenbait erreferentzia hemen.

Saiora joan ahal izateko izen-ematea

Hitzordua guztiz irekia bada ere, saioan parte hartzeko beharrezkoa izango da aurretik izena ematea. Horretarako, beheko formularioa bete behar da eta ondoren, emailez bidaliko dira saioan parte hartzeko jarraibideak. 10 pertsonako muga jarri da saioan.