IkastaroakTolosako Kultur Etxea

AHALDUNTZE-TALDEAK - JABETZE ESKOLA

IkastaroakTolosako Kultur Etxea

AHALDUNTZE-TALDEAK - JABETZE ESKOLA

Tolosa 20400 Gipuzkoa

AHALDUNTZE-TALDEAK: ZERK MOTIBATZEN DITU EMAKUMEAK? ZER ALDAKETA BALORATZEN DUTE?

Hizlaria: Pepa Bojo Ballester

Aurkezlea: Nekane Berriotxoa Segurola

Eguna: Ekainak 3 (osteguna)

Ordua: 18:00-20:00

Lekua: Tolosako Kultur Etxea (Trianguloa)

Hizkuntza: Gaztelania

Matrikula: Doan (aurrez izena eman behar da)

Emakumeen ahalduntze-taldeak botere eraldatzaile handiko guneak dira, baina ez dugu beti ikusten zer motatako aldaketak gertatzen diren, eta gizartearen zati handi batek ez daki zein den haien metodologia. Hainbat urtez lanean jardun ondoren, egiaztatu dezakegu aldaketak osasunean eta indarkeriaren prebentzioan izan direla batik bat.

Pepa Bojok hainbat jabetze eskolatan egindako ikerketaren emaitzen bidez, hobeto ezagutuko dugu emakumeentzako funtsezko baliabide hau, gizartearentzat ere funtsezko dena, kontzientzia, berdintasuna eta ongizatea sortzen dituen gune den aldetik.

JABETZE ESKOLA ESKEINTZA OSOA

IZEN-EMATEA ETA MATRIKULA

Izena emateko epea: Ikastaroa hasi baino egun bat lehenago

Izen-ematea interneten bidez egin behar duzue, eta jarduera hasi baino bi egun lehenago arte daukazue aukera.

Hauxe duzue esteka: https://www.tolosakoudala.org/berdintasuna/

Internet bidez izena emateko zailtasunik izanez gero, informazioa eta laguntza eska ditzakezue telefonoz deituta edo posta elektroniko bat bidalita.

Izena eman ondoren, matrikula ordaindu ahal izango duzue Kultur Etxean, kreditu-txartelaren bidez.

Jarraiguzu:

Facebook: Tolosa Berdintasuna

Twitter: @BerdinBerdin

 

OHARRA: Printzipioz, ia jarduera guztiak aurrez aurrekoak izango dira, eta beharrezko edukiera eta osasun-neurriak errespetatuko dira. Osasun-egoera berri baten kasuan, jarduera edo saio batzuk modu birtualean eskainiko dira. Telematikoki parte hartzeko, ordenagailu edo telefono mugikor bidezko wifi konexioa behar duzue. Izena eman duzuenekin harremanetan jarriko gara.

Informazioa
Tolosako Kultur Etxea
Nola iritsi