Deialdiak
Kategoriak
Deialdiak
ADUNAKO URALDE HUA (HONDAKIN UREN ARAZTEGIA) EZAGUTZEKO BISITA GIDATUA
Tolosa 20400 Gipuzkoa
Igandean, ABENDUAK 1, Adunako Uralde Hondakin Uren Araztegira bisita gidatua egingo da, hondakin urak tratatzeko prozesuak ezagutzeko. Bisita honek Tolosaldeko saneamendu-sistemaren azken urratsak ezagutzeko aukera emango du. Irteera Santa Klaratik egingo da 10:00etan, eta itzulera 12:30ean izango da. Bisita doakoa da, baina aurrez izena ematea beharrezkoa da tolosakoingurumenzentroa@gmail.com helbidean edo 687 702 049 telefonoan.