IkastaroakTolosako Kultur Etxea

ADINKERIAK EZ DIEZAGULA AMETSIK EZABATU! - JABETZE ESKOLA

IkastaroakTolosako Kultur Etxea

ADINKERIAK EZ DIEZAGULA AMETSIK EZABATU! - JABETZE ESKOLA

Tolosa 20400 Gipuzkoa

ADINKERIAK EZ DIEZAGULA AMETSIK EZABATU!

Prestatzailea: Kontxi Lopez Soria

Egunak: Urriak 21, 28; azaroak 4, 11 (osteguna)

Ordutegia: 15:30-17:30

Lekua: Tolosako Kultur Etxea (Trianguloa)

Hizkuntza: Gaztelania

Matrikula: 5€

Adinkeria gure gizarteko hiru diskriminazio nagusietako bat da, sexismoarekin eta arrazakeriarekin batera. Hausnarketarako espazio bat sortuko dugu eta tresna praktikoak erabiliko ditugu gure bizitzako etapa guztietan desahalduntzen gaituzten ideiak eta jokabideak apurtzeko.

Tailerra bitarteko baliagarria izango da beren burua hobeto zaintzen eta harreman askeago, osasungarriago eta berdinzaleagoak izaten ikasi nahi duten emakumeentzat.

 

IZEN-EMATEA ETA MATRIKULA

Izen-ematea interneten bidez egin behar duzue, eta jarduera hasi baino bi egun lehenago arte daukazue aukera.

Hauxe duzue esteka: https://www.tolosakoudala.org/berdintasuna/

Internet bidez izena emateko zailtasunik izanez gero, informazioa eta laguntza eska ditzakezue telefonoz deituta edo posta elektroniko bat bidalita.

Izena eman ondoren, matrikula ordaindu ahal izango duzue Kultur Etxean, kreditu-txartelaren bidez.

Jarraiguzu:

Facebook: Tolosa Berdintasuna

Twitter: @BerdinBerdin

 

OHARRA: Printzipioz, jarduera guztiak aurrez aurrekoak izango dira, eta beharrezko edukiera eta osasun-neurriak errespetatuko dira. Osasun-egoera berri baten kasuan, jarduera edo saio batzuk modu birtualean eskainiko dira. Telematikoki parte hartzeko, ordenagailu edo telefono mugikor bidezko wifi konexioa behar duzue. Izena eman duzuenekin harremanetan jarriko gara.

IZENA EMAN

PROGRAMA

 

Informazioa
Tolosako Kultur Etxea
Nola iritsi