OtrosTAK - Arraun Elkartea

VERDE PRATO + MIRUA - SORMENETIK

OtrosTAK - Arraun Elkartea

VERDE PRATO + MIRUA - SORMENETIK

Tolosa 20400 Gipuzkoa

Urtero udaberrian eta udazkenean Sormenetik izeneko saio bana antolatzen ditu Galtzaundi Euskara Taldeak. Sormenari eta euskal kulturari buruz gogoeta egiteko saioak izan ohi dira Tolosako Zerkausiaren azpialdean antolatzen direnak. 2023ko lehen saioa ekainaren 10ean egingo da eta Mirua eta Verde Prato musikariak izango dira hitzorduko protagonistak. Horretarako Eneritz Furyak musikari irundarra egongo da oholtza gainean Mirua eta Verde Pratorekin batera, eta beraien sormen prozesuaren, musika egiteko estiloaren hautuaren eta beste zenbait gairen inguruko galderak bideratuko ditu. Elkarrizketan gain, protagonisten musikaz ere gozatu ahal izango da Sormenetiken. Hitzordua 12:00etan hasiko daTolosako Zerkausiko azpialdean TAK arraun klubak duen gunean.

Mirua talde tolosarra, Maitane Iruiñek, Malentxok eta Mattin Zeberiok sortu zuten 2019. urtean. Harrobia saria irabazi zuten, 2021ean, Gaztea irratiko maketa-lehiaketan eta geroztik musika sortzen jarraitu dute gaur egun arte.

Ana Arsuaga (Tolosa, 1994) margolariaren eta musikagilearen bakarkako proiektua da Verde Prato. Euskal kantu herrikoiak interpretatzen ditu teknologia garaikidea eta XXI. mendeko euskal folklorea uztartuz. Aurten kaleratu du bere bigarren albuma, ‘Adoretua’ izenarekin.

Zer da Sormenetik?

Tolosako kale erabilera neurketek adierazten dutenez, euskara indartsuen larunbateroko azokaren bueltan dago eta Sormenetiken bitartez euskara indartsuen dagoen guneari hauspo berria nahi zaio. Bestetik, kultur espresio ezberdinak gune berean batu asmo dira, kultur hausnarketarako eta heziketarako gune bilakatu eta bateko eta besteko herritarrak eta kultur espresioak ezagutzera emateko. Hori dela eta, euskara, sorkuntza eta azoka elkarren artean aberasteko, Sormenetiken edizio berri honetan ere publikoak euskal sortzaileen ikuspegia zuzenean jasotzeko aukera izango du, pintxoak dastatu eta bestelako kultur espresioak aldi berean ikustearekin batera.

 

Información
TAK - Arraun Elkartea
Cómo llegar