OtrosTolosako Kultur Etxea

URA SALTOKA - TERTULIA LITERARIOA

OtrosTolosako Kultur Etxea

URA SALTOKA - TERTULIA LITERARIOA

Tolosa 20400 Gipuzkoa

Tertulia Literarioaren hurrengo saioa izango da ekainaren 18an Tolosan. Oraingo honetan, Juan Kruz Igerabide, idazle Adunarra etorriko da bere ‘Ura Saltoka’ eleberriaren inguruan hitz egitera.

Tertulia literarioa, 19:00etan hasiko da Tolosako Kultur Etxean (Lehenengo solairuko Gazte Topagunean) eta Yurre Ugarte izango da saioaren dinamizatzailea.

Juan Kruz Igerabidek badu –liburu honetan esaten digun bezala, betidanik izan du– naturarekiko joera bat, jaidura bat, aldi berean izan dena jolasleku, bizigarri, egunerokorako ikasgai. Haur garaiko oroitzapenetatik hasita (“Hantxe gaude aita, ama eta hirurok iturritik edaten, nik lauzpabost urte besterik ez”), azkenaldion hunkitzen duen aktualitate gordineraino (“Hortxe gaude gizakiok zuhaitz taxonomikoaren bazter batean, guztien buru garela usterik”), nolabaiteko autobiografia sentimental bat, nolabaiteko kontakizun generazional bat, nolabaiteko historia natural bat osatu du Igerabidek, ohi duen gisan pasarte mamitsu, gogoeta hedatzaile, prosa ezin gozoagoz betea. Ovidio garaikide batek egingo lukeen modura, burmuina besteari irekia beti, galdu gabe sekula izpiritu kritikoa, jakinik jarrera hori dela gizakiaren eta naturaren arteko harremanak hobeki ulertzeko modu bakarra.

Información
Tolosako Kultur Etxea
Cómo llegar