ConvocatoriasON LINE

TOLO TRIBIAL

ConvocatoriasON LINE

TOLO TRIBIAL

Tolosa 20400 Gipuzkoa

Tolosako Udaleko Kultura sailak ToloTribial jokoa jarriko du martxan astelehenean, apirilak 6. Isolamendu egoerak irauten duen bitartean, aukerazko hiru erantzun dituen galdera bat jarriko dute goizero, 09:00etan, Twitterreko @tolosaagenda kontuan. Galderak mota askotakoak izango dira, baina denak Tolosarekin lotutakoak. Herriko historia, geografia, kultura, artea, kirola, jaiak… ezagutzera ematea ea ezagutzea da jolasaren helburua.

Eguneko galdera erantzuteko arratsaldeko 20:00ak arte egongo da aukera

Parte hartzeko, galdera bakoitzak izango duen inkestan klik egin beharko da, eta ondoren, txioa erantzun zuzena iruditutako aukerarekin. Galdera bakoitzaren erantzun zuzena arratsaldean jakinaraziko da, @tolosaagenda kontuan bertan. Lehiaketa astelehenetik igandera egingo da, eta erantzun zuzena eman dutenek saria izango dute: zine programazioaren hurrengo sasoirako hilabeteko bonua. Saridunak astelehen goizean jakinaraziko dira

Información