OtrosAranburu Jauregia - Biblioteca Municipal

MARIA ETA BIOK - IRAKURKETA KLUBA

OtrosAranburu Jauregia - Biblioteca Municipal

MARIA ETA BIOK - IRAKURKETA KLUBA

Tolosa 20400 Gipuzkoa

MARIA ETA BIOK - MARIA GALLARDO ETA MIGUEL GALLARDO

Autismoa duten umeekin diharduten irakasle, profesional eta gurasoek ondo dakite zein garrantzitsua den egoerak edo ideiak transmititzen dituzten irudi argi eta sintetikoak erabiltzea ume horiekin. Miguel Gallardo ohituta dago bere alaba Mariarekin irudi bidez komunikatzen, eta liburu honetan horixe konpartitu nahi du irakurleokin – gu Maria bagina bezala -,irudien bitartez argi uler dezagun bere mezu  soil eta laburra.   

Dinamizatzailea: Joseba Larratxe

  Idioma: euskeraz

Irakurketa kluba 

Irakurketa kluba gune bat da: aldez aurretik irakurritako liburu baten inguruan solasean aritzeko, elkar topatzeko eta trukerako.

Kluba 16 urtetik gorakoei zuzendua dago. Parte hartzea doakoa eta librea da, hau da, ez duzu izenik eman behar ezta saio guztietara etorri behar ere. Solasaldi guztiak adituek dinamizatzen dituzte. Liburuak dinamizatzaileek eta liburutegiko langileek aukeratzen dituzte. Aurtengo dinamizatzaileak hauek dira: euskarazko saioetan Xabier Mendiguren, gaztelaniazkoetan Mónica Leiva eta komikietan Joseba Larratxe.

Ikasturte honetan 8 saio antolatu ditugu: 4 euskaraz eta 4 gaztelaniaz. Gainera, euskarazko hiru saioetan idazlea ezagutzeko aukera izango duzu, bertan egongo dira: Katixa Agirre, Jasone Osoro eta Karmele Jaio.

Bestalde, hautatutako liburuak liburutegiko erakusmahaian mailegatzeko aukera izango duzu beti.

Animatu parte hartzera eta dudaren bat baduzu, galdetu liburutegiko langileoi.

Información
Aranburu Jauregia - Biblioteca Municipal
Cómo llegar