OtrosTopic

LITERATURA EMANALDI MUSIKATUA

OtrosTopic

LITERATURA EMANALDI MUSIKATUA

Tolosa 20400 Gipuzkoa

Lizardi Kultura Elkarteak eta Galtzaundi Euskara Taldeak, elkarlanean antolatuta.

Euskal literatura eta musika uztartzeko parada izango dute Euskal Herrian ezagunak diren hainbat artistak. Joxe Mari Iturralde eta Joseba Sarrionandia izango dira arlo literarioaz arduratuko direnak (poesia errezitaldia eta solasaldia egingo dute) eta Iñar Sastre  eta Anne Etchegoyen izango dira arlo musikalaz arduratuko direnak. Yurre Ugarte kazetari eta idazlea arituko da guztiaren koordinazio lanetan.

Emanaldian, euskal literatura izango da izpide, eta Xabier Lizardi, Zarautzen jaio baina Tolosan bizi izan zen poetaren hitzak gogora ekarriko dira beste hainbat gauzen artean.

 

Información