MúsicaHiru taberna

GU

MúsicaHiru taberna

GU

Tolosa 20400 Gipuzkoa

Sekulako zirrara eragiten dute Olinpiar Jokoek. Denok dakigu, ordea, lau urteren buruan bueltan izango direla. GU taldearen zuzenekoek sekulako zirrara eragiten dute. Ez dago jakiterik, ordea, bueltan noiz izango diren. Musikarekin ez ezik, egutegiarekin ere inprobisatu zaleak dira.

Duela zortzi urte elkartu ziren azkenekoz: Tolosa 2016.

Bada, bueltan dira. Izpiritu olinpikoak eraginda, akaso, uztailaren 19an zuzenean ariko dira 3 Tabernako terrazan.

Ez hutsik egin, eurek ere ez baitakite hurrengoa noiz izango den.

GU taldea dira:

Antton Telleria, Ander Zubillaga, Xabier Beldarrain, Ivan Alzate, Ion Arruebarrena.

Ta akaso gonbidaturen bat...

Beraien temak, bertsioak joko dituzte eta inprobisazioa ere egongo da noski.

Información
Hiru taberna
Cómo llegar