Otros

EXCURSION AL ROBLEDAL DE LA LADERA DE UZTURRE

Otros

EXCURSION AL ROBLEDAL DE LA LADERA DE UZTURRE

Tolosa 20400 Gipuzkoa

Ekainak 13, igandea. “Sasien gainetik, hodeien azpitik” Uzturre magaleko hariztira.

Jon Zulaika Naturtzaindiako kidearen eskutik.

Tolosako baso-berritze naturalaren prozesua bertatik bertara ezagutzeko.

Badira 7 urte, Tolosako udalak Uztureko magalean kokatzen diren herri sailetan pinudia kendu eta zuhaitz autoktonoak landatu zituenetik. Landaketa Jon Zulaikarekin egin zen, Zuhaitz Egunean ikastaldeekin. Gaur egun,  landatutako zuhaitz horiek, haritzak gehien bat, eta naturalki hazten ari diren beste espezietako askok,  sasiekin lehiatzen ari dira, eguzki izpiak harrapatzeko asmoz. Hemendik urte batzuetara zuhaitzak gailenduko dira eta sasiak, argirik gabe, desagertzen joango dira. Irteera honetan basoberritze naturalaren prozesu miraragarria ezagutzeko eta bertan hazten diren zuhaitz eta zuhaixken espezieak ezagutzeko aukera egongo da.

IRTEERA

Eguna: ekainaren 13a, igandea

Ordua eta elkargunea: 10:00etan, Samaniego aparkalekuan

Iraupena: goiz parteko ibilaldia

Izena emateko 688 72 79 83 / tolosakoingurumenzentroa@gmail.com

Información