OtrosTolosako Kultur Etxea

ERAIKUNTZARAKO MATERIALA- TERTULIA LITERARIOA

OtrosTolosako Kultur Etxea

ERAIKUNTZARAKO MATERIALA- TERTULIA LITERARIOA

Tolosa 20400 Gipuzkoa

Abuztuan ez du saiorik egingo tertulia literarioak baina irailaren 26an ekingo dio berriz ikasturte berriari. Lehen irakurgaia, Eider Rodriguez idazle errenteriarrak 2021ean argitaratu zuen Eraikuntzarako materiala liburua izango da. Saioa 19:00etatik aurrera egingo da, Tolosako Kultur Etxean eta ohiko moduan, Yurre Ugartek dinamizatuko du taldeko dinamika.

Harea, zementua, karea. Zerekin taxutu absentzia? Nola zutitu ez dagoena? Zegoenean ere, maiz erortzear zena? Etxeak egiteko behar den guztia saltzen zuen aita bat. Alkoholak blaitutako aita bat. Heriotzaren atezuan abiatzen du kontakizuna liburu honetako narratzaileak. Heltzear da, helduko da, eta hainbestetan sofatik lan handiz altxatzen ikusitako aita, kalea balantzaka zeharkatu eta bulegoaren iluntasunean gotortzen zena, hitzekin laztantzeko modu bat entseatuko du alabak. Batera eta bakarka izandakoaren memoria sortu. Zaldiak, igerilekua, kaleko jendea, bigarren etxe izandako almazena, sua, azulejuak, soldaduskako eskutitzak, Benicassimeko apartamentua, gasolina, landareak. Aita baten puskak bildu ditu Eider Rodriguezek bere aurreneko nobelan. Denboran luzatutako gainbeheran murgildu, eta, izendatu ezin direnen aurrean, eremu laiotz bat argitu.

 

Información
Tolosako Kultur Etxea
Cómo llegar