ConvocatoriasON LINE

DEKLARATZEKORIK EZ - IRAKURLE TALDEA

ConvocatoriasON LINE

DEKLARATZEKORIK EZ - IRAKURLE TALDEA

Tolosa 20400 Gipuzkoa

Itxialdirako irakurgaia: Sarasolaren ‘Deklaratzekorik ez’

COVID19aren aurka hartutako neurriak medio martxoko saioa egin ez bazen ere, hileroko martxarekin jarraituko du Galtzaundiko irakurle taldeak. Apirilean gainera, Beñat Sarasola idazle donostiarra izango da saioko gonbidatua. Ikasturtean zehar, zenbait irakurgai lantzeko, horien egileak ere izaten dira irakurle taldearen hitzorduan eta apirilaren 22an, 19:00etatik aurrera, Sarasolaren Deklaratzekorik ez nobela lantzeko bilduko dira irakurzaleak. Oraingo honetan, eta osasun larrialdi egoerak horrela eskatzen duelako, online egingo da saioa. Internet bidezko saioan izango da Beñat Sarasola idazlea eta Yurre Ugartek dinamizatuko du hitzordu digitala.

Konfinamentu egoeran Irakurle Taldeak landuko duen irakurgaia eliburutegiaren bidez eskuratzeko aukera ere badago. Zerbitzu digital horretara sartu ahal izateko hauxe da behar dena:

  • Erabiltzaile zenbakia: liburutegiko txartelaren zenbakia, NA zenbakia da.
  • Pasahitza: Tolosako liburutegiko txartela dutenen kasuan norbere izena dena minuskulaz.
  • E-maila aktibatuta izatea

Pasahitza ez baduzue gogoan edo datuetan emaila falta bada, ez da sarbiderik izango. Horri irtenbidea emateko, jarri Tolosako liburutegiarekin harremanetan: 943 697 462 edo liburutegia@tolosa.eus. Oraingoz, ohiko ordutegian ari dira lanean: 10:00-13:00 eta 16:00-20:00. Erabiltzailea eta pasahitza lortzeko liburutegi-zerbitzua@euskadi.eus helbidera ere idatzi daiteke.

Liburura esteka zuzena e-liburutegian

Apirileko irakurle taldearen saioa online egingo  da apirilak 24, ostiralean, 17:30etan. Hasieran saioa asteazkenean egitea aurreikusi bazen ere, euskal kulturgintzako eragileen greba digitalaren deialdiarekin bat eginez, ostiralera atzeratzea erabaki du Galtzaundik. Beñat Sarasola idazle donostiarra izango da internet bidezko hitzorduaren protagonista, berak idatzitako ‘Deklaratzekorik ez’ nobela irakurleekin lantzeko. Ohiko moduan, Yurre Ugartek dinamizatuko du saioa.

Saiorako sarbidea izateko izen-ematea

Saiorako esteka eskuratzeko beharrezkoa izango da aurretik izena ematea. Horretarako, formularioa bete behar da eta ondoren, emailez bidaliko da ostiraleko saiora sarbidea izateko helbidea. 20 pertsonako muga jarri da saio digitalerako eta Tolosaldean bizi diren herritarrek lehentasuna izango dute

Saiorako sarbidea lortzeko eman izena hemen.