OtrosTolosako Kultur Etxea

BARKAMENA EXISTITUKO BALITZ BEZALA - TERTULIA LITERARIOA

OtrosTolosako Kultur Etxea

BARKAMENA EXISTITUKO BALITZ BEZALA - TERTULIA LITERARIOA

Tolosa 20400 Gipuzkoa

Urteko lehen tertulia literarioa urtarrilaren 29an izango da Tolosan. Mariana Travacioren ‘Barkamena existituko balitz bezala’ eleberria izango da irakurgaia. Liburuaren itzulpena Fernando Rey idazleak egin du.

Tertulia literarioa 19:00etan hasiko da Tolosako Kultur Etxean eta Yurre Ugarte izango da saioaren dinamizatzailea.

Barkamena existituko balitz bezala eleberriak giza izaera, indarkeria eta justizia ditu muin. Gorroto trinkotuei eta haiekin loturiko mendekuei buruzko istorio bat da, western paisaien unibertso batean gertatzen dena, lur mortuetan aditzen diren pauso-hotsak inguruan. Kontakizunaren tramak mantso egiten du aurrera eta gauza askotarako denbora uzten du: lurraz gozatzeko, eguzki kiskalgarriaren pean ipar-haizearen bultzada eta izerdi-tanten jarioa sentitzeko. Kontakizunaren hasieratik susmatzen dugu tragedia hurbil dela, nahiz eta ezin dugun jakin nolakoa, zenbaterainokoa. Eta aurrera goaz, dena lehertzen den arte.

Istorioa klasikoa da beharbada, baina Mariana Travaciok sentsazio sare indartsua ehundu du unibertso oso bat eraikitzeko: sakon-sakona, soila irudituagatik, eta harrigarri eta lazgarria, Comala oroitarazten diguna, baita Juan Rulforen sinbolismoa ere.

«Gau hartan erruarekin jan genuen. Lehenbiziko aldia nuen. Erruarekin jatea goserik gabe jatea da, jate aldera jatea, jan behar delako, eta poliki murtxikatzea, amorruz, eta irensten ari zarenean pentsatzea badirela beste batzuk jada irentsi ezin dutenak, goserik ere sentitzen ez dutenak, nahiz eta han egon, errekaren ondoan.

Horrela jan genuen gau hartan».

Información
Miércoles, 29 Ene 2025 / 19:00
Tolosako Kultur Etxea
Cómo llegar
MúsicaLeidor Zinema
MúsicaLeidor Zinema

SOL BAND

Viernes, 31 Ene 2025 / 20:00
OtrosTolosako Kultur Etxea

TOPAGUNEA - FEBRERO

01/02/2025 - 28/02/2025
01:00 - 01:00
ConferenciasAntxon Bandres Bidaiarien Txokoa
Teatro y BaileLeidor Zinema

NININI - ANTTON TELLERIA

Viernes, 07 Feb 2025 / 19:00
ConvocatoriasTolosa
Teatro y BaileLeidor Zinema

MIÑAN - ARTEDRAMA

Viernes, 14 Feb 2025 / 20:00
ConferenciasAntxon Bandres Bidaiarien Txokoa

BIODIBERTSITATEGUNEA: LA REPRODUCCIÓN DE LAS AVES

Miércoles, 19 Feb 2025 / 18:00 - 19:00
ConferenciasAntxon Bandres Bidaiarien Txokoa

BIODIBERTSITATEGUNEA: ORQUÍDEAS DE GIPUZKOA I

Miércoles, 12 Mar 2025 / 18:00 - 19:00
ConvocatoriasTolosa

BIODIBERTSITATEGUNEA: GAZTELU-ULI-GAZTELU. SALIDA

Domingo, 16 Mar 2025 / 01:00
ConferenciasAntxon Bandres Bidaiarien Txokoa

BIODIBERTSITATEGUNEA: ORQUÍDEAS DE GIPUZKOA II

Miércoles, 26 Mar 2025 / 18:00 - 19:00