Antzerki-DantzaLeidor Zinema

IRAGANA LAHAR ETA LARROSA - SEGURAKO HERRI ANTZERKIA

Antzerki-DantzaLeidor Zinema

IRAGANA LAHAR ETA LARROSA - SEGURAKO HERRI ANTZERKIA

Tolosa 20400 Gipuzkoa

SEGURAKO HERRI ANTZERKIA TALDEA

Primo de Riveraren diktadura egon zeneko garaietatik Gerra Zibillaren hasierara eramaten gaitu (1923-1937) ‘Iragana, Lahar eta Larrosa’ antzerkiak. Gipuzkoako Goierriko herri batean dago kokatuta eta orduko bi familien bizimodua azaltzen da.

Orduko egoera ezagutzeaz gain, Espainian Bigarren Errepublika aldarrikatu zenean, Euskal Herriko udalerri askotan Euskal Errepublika eta autodeterminazioa aldarrikatu egin zirela jakinaraztea da helburua. Behetik goraka sortu zen mugimendu indartsu hura (udal batzuen eraginez abaituta) gaur egunerako ere adibide argi bat izan daitekeela azaldu nahi da antzezpenaren bidez, jende xehearen nahietatik abiatuz, indarrak bilduz, desberdinen arteko partaidetza bultzatuz, Euskal Herria gauzatzeko bidean pausoak emateko.

GIDOIA ETA ZUZENDARITZA

Antzerkia Lourdes Imazek idatzi du eta berak zuzentzen du obra. Orain dela urte pare bat idatzi eta zuzendu zuen ‘Ez dira aspaldiko kontuak’ antzerkia. Antzerkia hau 2014ko abenduaren 13an estreinatu zen Segurako frontoian, arrakasta handiarekin, eta gero Goierriko herri gehienetan eta Donostiako Victoria Eugenia antzokian antzeztu zen.

Sarreren salmenta

 

Informazioa
Leidor Zinema
Nola iritsi